[eibar] martitzena, eguastena, eguena, barixakua....

Asier Sarasua asarasua a bildua codesyntax.com
As, Urt 11, 12:29:38, CET 2005


Mikel Erral Hackerrak esan desta zelan aldatu horrek gauzok.

Eibar.org blog nagusixak "lf" izeneko karpeta bat dauka. Horren barruan 
"localfolder_eu" eta azpirako "localdate4". Hortxe agertzen dira hilabetien 
izenak eta astegunenak.

Blog guztiak bertatik hartzen dittue izenak, baina norbere blogian "lf" 
karpeta hori kopiatu ezkero, eta "localdate4" horretan izenak aldatu 
ezkero, bakotxak erabagitzen dau beran blogian zelan erakutsi izenak.

Nik nerian egin dot pruebia, eta badirudi ez dotela ezer apurtu: 
http://www.eibar.org/blogak/sarasua/

Nik kontrakua nahi neban, hau da, Eibar.Org blog orokorrian agertzia 
Eibarko berbak. Baina horrek, jakina, azpiko guztiak aldatuko leukez 
(Iturri, Mendigreen, Amatiņo...) eta batzuentzat arraro geldittu leike.

Kontrakua, beraz. Beran blogian eibarko hilabete eta egun izenak sartu nahi 
dittuanak, kopixau deixala nere blogetik "lf" karpetia, eta pegau deixala 
berian.

(bueno, gero eztabaidia izango da, ia Eibarko hilabete izenak zeintzuk 
diran., eta horretan be, ez gara bat etorriko)


Asier



At 09:40 2005/01/11, you wrote:

>Arrateko Amari proposamena:
>
>Eibar.org webgunian aldatu leikez "asteartea, asteazkena..." eta Eibarko 
>"martitzena, eguastena..." ipini?
>Teknikoki badakit posible izango dala, baina zer diņo "herrixak"?
>Toki batian aldatu eta danetan holan agertuko litzake? Edo blogari 
>bakotxak badauka beria konfiguratzeko modurik?
>
>Gaur egun, uste dot, "martitzena, domekia, barixakua"... edozein 
>euskaldunek aitzen dittuala; horretan ez dago arazorik.
>
>Kontua da blogari asko kanpotarrak dirala, kiputx-usainekuak gaiņera, eta 
>biharbada Eibar.Org-ek mundua konkistatzeko daukan asmo zintzo honetan, ez 
>dala komeni bizkaitarrismo memeluekin hastia.
>
>Txontan moduan, hamen be referenduma? %70a bihar aldatzeko?
>(badakizue, hainbeste gora-behera, eta azkenian udalak konbenzidu dittu 
>beste 21 ugazaba, eta azkenian lortu dabe %70 famosua: 
>http://tinyurl.com/5u3s7 )
>
>asier
>
>
>
>
>
>_______________________________________________
>Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak a bildua postaria.com
>
>http://www.eibar.org/zerrenda
>
>harpidetza eteteko: eibartarrak-leave a bildua postaria.com





Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago