[eibar] Ezkutukoa agirian

Amatiño lamatino a bildua euskalnet.net
Or, Urt 14, 00:26:51, CET 2005


Nik badakit zuetako gehienentzat ulergaitza edo huskeria izan daitekeela
baina gaur gertatu da ekintza txiki-txiki bat sekula aurretik gertatubakoa.
EAJ-PNVk bere barne-hauteskundeen prozedura eta egutegiaren berri sarean
jarri du, beste ezein komunikabideri jakinerazi aurretik gainera.

Hau ulertzeko kontuan euki behar da: Batetik, 100 urte baino gehiago dituen
erakundea dela. Bestetik, 100 urte hoietatik erdiak baino gehiago
klandestinitatean pasatu dituela eta eskarmentu honek hainbat joera
indartzen dituela. Horrez gainera, bere barne-prozedura betidanik izan dela
ezkutu-ezkutukoa eta komunikabideetan agertu izan dena ez dela gehienetan
normaltasunez aditzera emandakoa, "filtrazioz" lortutakoa baino.

Ba, horra, euskaraz eta erdaraz, agiri-agirian:
http://www.eaj-pnv.com/eu/home.asp

Sabino Arana zenak burua altxatuko balu¡

Amatiño



Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago