[eibar] Preso eruan nabe

leire narbaiza txargain a bildua yahoo.es
Al, Urt 17, 17:36:14, CET 2005


Jo, Bego, ze politta! Ez nekixan ipoiñak egitten
hain ona ziñanik! Asko gustau jata
Leire

 --- Egoibarra - Eibarko Udala
<egoibarra.ei a bildua eibar.net> escribió: 
> 
> 
> Etxabitarte kale zaharrian neguan
> trankil-trankil, Juan eta Domenjaren seme
> zen Martin Unzeta Orbean etxeko teillatuan,
> Aldatsari begira. Hareharriz
> egin ninduten eta ez daukat akorduan noiz jarri
> ninduten biharrean, euri-ura
> kalera botatzen; 1500 urte ingurua zalakoan
> nago baina...Oiñ dela  hillabete
> batzuk tramankulu handi hori batzuk ikusi
> nittun. Zer ete ziran preguntez
> hasi nintzanerako, burdinezko esku handi batek
> oratu eta lurrean laga
> ninduen; zikin artian. Hantxe ezagutu neban
> nire lankidia, Musatadikua,
> bestiak -gizajua...- burua galduta zekan...
> Halako batian, gurpil asko
> zekazen garikutxa handi moruko baten barruan
> sartu gintuzten danok:
> burubakua, Musatadikua eta ni neu. Gurekin
> batera, bost ur-batzaille.
> Arregoz aldera eruan eta bide baztarrian
> laga... Hantxe pasatu dogu negua,
> ikaraz, beldurrez. Jendea etortzen jakun
> bisitan: batzuk gu oratzen
> ahalegintzen ziran eta "pisu gehixegi daka"
> entzuten genduan, beste batzuk
> begi aurrian gauza baltz bat ipini eta guri
> begira jartzen ziran...
> Martitzenian, goizian goiz, presaka,
> harrapataka, garikutxa haundixan sartu
> eta hamen laga gaittue, lur hotz honen gaiñian,
> haruntz-honuntza dabillen
> jendiaren artean -beti izaten dabe paperen bat
> eskuetan, ez dakitt
> zertarako...Musatadiko nere lagunari, lurrian
> lagatzerakuan kolpe bat emon
> zetsen sudur puntan; aienaka batian dago.
> Bisitari larregi dago hamen: danak
> guri begira. Atzo, andrazko bi -petral
> samarrak, astelehenetik ez gaittuzte
> bakian utzi- berbetan zebizen euren artian. Ez
> neban asko adittu baiña,
> itxura danez, petrikilloren bat ekarri behar
> deuskue  nere  hazur-miña eta
> lagunaren sudurra osatzeko... Beste zeozer be
> entzun neban: osatu ondoren
> gure etxe ingurura eruango gaittuztela
> baiña...batek daki noiz!  Egarrixak
> hiltzen nago hamen, preso, 600 urte pasa eta
> oindiok kumerik edukitzeke! Hau
> paraderua...
> 
> Gargolok normalian gabez eittxen dogu berba,
> baiña hamen, garen tokian, ez
> dakigu noiz den gau, noiz den egun... Burua
> nahasten hasixeak gara.
> 
> Gargolia
> 
> 
> 
> 
> 
> 
> >
_______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko:
> eibartarrak a bildua postaria.com
> 
> http://www.eibar.org/zerrenda
> 
> harpidetza eteteko:
> eibartarrak-leave a bildua postaria.com
>  

__________________________________________________
Correo Yahoo!
Espacio para todos tus mensajes, antivirus y antispam ¡gratis! 
Regístrate ya - http://correo.yahoo.es 



Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago