RE: [eibar] Europako konstituziñoa

Amatiño lamatino a bildua euskalnet.net
Ast, Urt 20, 15:41:56, CET 2005


Atzo Madrilen egon nintzen. Hain zuzen ere nere jefeak Europar Konstituzio
Itunari buruzko mahai-inguruan parte hartu zuen, Complutense
Unibertsitatean, Gaspar Llamazares(IU), Diego López Garrido (PSOE) eta
Fernando Alvarez Mirandarekin (PP) batera. Azken Kongresuko presidentea izan
zen baina, hala ere, gogoratu beharra dago Francoren kontra aritu zen
espainiar eskuinaren partaide izan zela 1950 eta 1960ko hamarkadetan, eta
Munitxeko "kontubernioa" antifrankistan parte hartu zuela.

Bertan entzun nuen gauzarik "berriena" Llamazarezek esan zuen. Nonbait,
IUren arazorik larriena zera da: Badaki Europako progresia osoa baiezkotan
dagoela, badaki Europako berdeak baiezkotan daudela eta badaki Europan
ezezkoa esatea atzerakoia dela. Hala ere, uste du (benetan sinesten du)
Espainian diferentea dela, espainiar ezkerrari ezezkoa esatea dagokiola, eta
onartu zuen zein zaila den Espainian ezezko erantzun hori "aurrekoitzat"
aurkeztea.

Hori entzuten ari nintzela pentsatu nuen Euskadi ez dela, nonbait, ez Europa
eta ez Espainian.

Amatiño




Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago