[eibar] Euskalinfo popatik hartzera

oier txikillana a bildua eibar.org
Or, Uzt 1, 23:22:13, CEST 2005


oier(e)k dio:

> Dakizuen moduan 2005ko uztailaren 27ko 5:30ak inguruan poliziak 
> Bristol Indymediaren zerbitzaria konfiskatu zuen. Zerbitzaria 
> ikerkuntza baten parte gisa hartu zutela argudiatu zuten. Hala ere, 
> normala da jendearen artean erabaki honen inguruan sortu diren kezkak:
>
> * G8aren bilkura baino astebete lehenago gertatu da, eta Bristolgo 
> hainbat jende lanpetuta dabilenean protestekin Eskozian eta herrian 
> bertan
> * Ez da Indymediak zerbitzaria galtzen duen lehen aldia, -zerbitzari 
> nazionala pasa den urrian konfiskatu zuten- 20tik gora Indymediako 
> orri ostatatzen zituen
> * Akusazioaren izaera ulertzen badugu, zalantza gehiago sortzen zaizkigu
>
> Komunikatu honen arrazoia kontuaren inguruko beste gai bat gehitzea 
> da. Zerbitzari honek beste orri batzuk ere ostatatzen zituen, bat 
> behintzat bai, Euskalinfo (www.euskalinfo.org.uk, abian oraindik), 
> euskal gatazkaz munduan dagoen ingelesezko orri eguneratu bakarra.
> We just noticed it when we went to update it and we have waited to 
> confirm it and to see what happened.
>
> Orain, zerbitzaria nola lortu eta orria berriz ere martxan nola jarri 
> aztertzen ari gara eta azalpenak eskatuko ditugu gertatu denarekiko. 
> Bristol indymediaren konfiskatzea adierazpen askatasunaren aurkako 
> urratze ikaragarria dela uste dugu. Hala ere, Euskalinforen kasuan ez 
> dago aitzakiarik, ikerkuntzatik kanpo dago baina, gaiak zuzenki eragin 
> dio: orriak bota beharra daukazu saretik bidalketa batzuk ikertu ahal 
> izateko?
>
> Euskalinfori dagokionez, esan behar dugu Euskal Herrian egoera tentsoa 
> bizi dela. ETAren eta gobernuaren arteko balizko eztabaida baten 
> inguruko usteak daude. Bitartean, ultraeskuindarrak hori ekiditeko 
> mobilizatu dira, bitartean, urratsak ematen ari da ETA bere 
> intentzioen erakusgarri gisa (hilabete honetan ETAk adierazpena 
> kaleratu du politikariak ez direla objektibo honezkero esanez eta bi 
> urte daramatza heriotzik eragin gabe). Egoera honetan, Euskalinfok 
> gatazkaren inguruko bertsio alternatiboa emateko eta informatzeko 
> beharra sentitzen du.
>
> Euskalinfok poliziaren nazioarteko eta nazioko abusua zabaltzen 
> jarraituko du.
>
> Euskalinfok BIndymediarekin lan egingo du zerbitzaria berreskuratzeko
>
> Euskalinfok antolakunde relebanteengana joko du aholku bila eta eraso 
> honen aurkako erantzuna eskatuz
>
> Euskalinfok eskertu nahi die informazio hau zabaldu dutenei eta orain 
> arte teknikoki lagundu gaituztenei
>
> Euskalinfok bere elkartasuna adierazi nahi du Bristol Indymediarekin 
> eta baita, atxilotuak izan direnekin eta orain fidantzapean aske 
> daudenekin.
>
> Stop errepresioa, stop zentsura!
>
> Bristol, 2005ko ekainaren 29a /
> Homepage:: http://www.gaztesarea.net/info /
>
>





Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago