[eibar] Anomalía histórica

Amatiño amatino a bildua eaj-pnv.com
As, Uzt 5, 10:55:56, CEST 2005


	"Ser vasco significaba, y todavía significa, ser una anomalía
histórica". Laurence Bergreen historilariak esana da "Magallanes. Hasta los
confines de la tierra" (Planeta, 2004) liburuan. Onerako zein txarrerako,
euskaldunoi buruzko definizio asko irakurri izan dut han-hemenka, baina
aitortu behar dut ez dudala sekula horrelakorik irakurri.
  
	Laurence Bergreen iparamerrikarra historia irakaslea da. Eginak
ditu, besteak beste, Louis Armstrong tronpetari eta Irving Berlin
musikariari buruzko biografiak eta, oraingo honetan, Fernando Magallanes
itsasgizonaren munduan zeharreko lehen espedizioa ikertu du, Juan Sebastián
Elkano getariarra tarteko.

	Elkanoren jatorria irakurleari hamar lerrotan azaldu beharraren
beharrez, Bergreenek zera dio: "Ser vasco significaba, y todavía significa,
ser una anomalía histórica. Los vascos son el grupo étnico más viejo de
Europa, una raza aparte desde los tiempos paleolíticos. En su provincia del
norte de España, cerca de la frontera francesa, los vascos hablan un idioma
propio o, mejor dicho, ocho dialectos distintos de un idioma propio. No se
ha descubierto vínculo alguno entre la lengua vasca y ninguna otra lengua. A
lo largo de los siglos, varios monarcas habían intentado anexionarse a los
vascos, y aunque el rey Fernando finalmente logró conquistarlos en 1512 -y a
pesar de que los vascos se convirtieron en fervientes católicos- la cultura
vasca, radicalmente independiente, pervivió".

	Bistan da erdipurdiko zenbait datu nahas-mahas laburbiltzen dituela
historilari honek baina, behar bada, bete-betean asmatzen du euskaldunen
iraun izana historiaren ohiko arauen kontrakotzat joten duenean.

	Izan ere, horixe da-eta euskal tradizioaren berezitasunik
nabarmenena: historia ofizialak normaltzat jo izan dituen erregelei amore
eman ez eta, jatorrizko izaerari eusteko, mendez mendeko egoera berrietara
nola edo hala egokitzen jakin, inork jarri nahi izandako ildoen gainetik eta
inork ezarri nahi izandako arauen kanpotik. 
 




Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago