[eibar] JM Irigoien: Internet vs idazkuntza?

Luistxo Fernandez luistxo a bildua eibar.org
Ost, Uzt 6, 08:09:43, CEST 2005


DV-n irakurria atzo. Joan Mari Irigioienek Komunista.com liburuagatik sari 
bat jaso du, eta artikulua horren inguruan. Besteak beste hau esan zuen 
atzo Irigoienek:

«Lo mío es escribir, pero tenemos grandes enemigos como Internet o las 
nuevas tecnologías, que sin duda, afectan a nuestro campo. Pero seguiré 
ahí, escribiendo a diario».

DV.tik jasoak dira berbak. Zehaztasunaren gainean ezin dut asko ezan, 
kontestu barik gaizki ulertzeak oso posible dira.
Akaso euskaraz esango zuen, baina Berria edo Eitb24.com-eko euskarazko 
erreseinetan ez dut Irigoienen berba hauen aipurik aurkitu.

Baina bueno, aipua bere horretan harturik...

Internet noren edo zeren etsaitzat ote duen Irigoienek galdetzen diot 
buruari. Idazleen etsai? Liburu salmentaren etsai? Euskal Idazleen 
Elkartearen etsai? Igual bai. Baina gauza baten etsai Internet ez dena 
seguru seguru: idazkuntzaren etsai, idaztearen etsai. Internet 
erabiltzaileok, multzoan hartuta eta banaka hartuta, gehiago idazten dugu, 
askoz gehiago gainera, Internet erabiltzen dugunetik. E-postaz batez ere 
eta, gutxi batzuek (baino gero eta gehiago gara), blogen bitartez ere bai.

Irigoienek Internet baino lehenago ere idazten zuen egunero. Duda barik. 
Eta orain asmo horri eusten dio. Nola ez. Baina zenbat lagun dago orain 
egunero idazten duena, lehen ezer idazten ez zuena...

Orain, idazten dugun horretan literaturarik badagoen, beste kontu bat. Nik 
idazkera oso elektroniko batzuk asko apreziatzen ditut. Errejistro berria 
dira, eta edukiz eta estiloz asko atsegin zaizkit. Adibidez, Leire 
Narbaizaren metralleta-mail mezuak, edo Ander Arroitaren lantzian behineko 
ironia eta grafia partikularra. Eta blogetan, Telezaborra, 
http://blogs.ya.com/telezaborra , gizarte kontenporaneoaren erretratatzaile 
majistrala.

Akaso gai bat izan daiteke, zer idazten den eta nola, antolatu dituzten 
jardunaldi batzuetarako: "<http://www.sustatu.com/1120558069>Euskara 
estandarra eta espezialitate <http://www.sustatu.com/1120558069>hizkerak"
Ze hizkera gisa darabilgun Interneten... Urte batzuk barru, tesiak ere 
idatziko dira, baina horrelako azterlan barik ere, uste dut aurtengo 
udazkenean Irigoien desmentitzeko aukera bat izan daitekeela. Ea inor 
animatzen den komunikazio bat aurkeztera.

Luistxo 




Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago