[eibar] JM Irigoien: Internet vs idazkuntza?

Amatiņo amatino a bildua eaj-pnv.com
Ost, Uzt 6, 10:11:13, CEST 2005


Luistxok:

<Akaso gai bat izan daiteke, zer idazten den eta nola, antolatu dituzten
<jardunaldi batzuetarako: "<http://www.sustatu.com/1120558069>Euskara
<estandarra eta espezialitate <http://www.sustatu.com/1120558069>hizkerak"
<Ze hizkera gisa darabilgun Interneten... Urte batzuk barru, tesiak ere
<idatziko dira, baina horrelako azterlan barik ere, uste dut aurtengo
<udazkenean Irigoien desmentitzeko aukera bat izan daitekeela. Ea inor
<animatzen den komunikazio bat aurkeztera.

-- Besteak beste zenbait kontu jakinak dira arlo honetan:

Bat. Mundua mundu denetik, teknologia, bitarteko edo komunikazio-espazio
berri bakoitzak bere lenguaia propioa eragin, sortarazi edo erakarri izan
duela: Ahozko literatura, pastorala, opera, antzerkia, nobela, zirkoa,
argazkia, zinea, irratia, telebista... Eta, jakina, Interneta.

Bi. Teknologia berri bakoitzak denbora behar izan du, tramankulua sortzetik
lenguaia propioa sortzera bitartean.

Hiru. Historiak erakusten digu aurreko teknologietan hazitako kreatzaileek
beti egin izan diotela muzinen bat edo beste hurrengo teknologiari. 

Lau. Interneta aldez aurretiko generoen plazagunea baino ez da gaur egun.
Batere zalantzarik ez gero, ordea, Internetak bere genero propioa eta
besteetatik identifikagarria eragiten amaituko duela.

Amatiņo




Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago