[eibar] 'ostera' ala 'berriz'?

Xabier Mendiguren xmendiguren a bildua elkarlanean.com
Ost, Uzt 6, 15:15:06, CEST 2005


ostera/berriz auzian argigarri izango den ez dakit baina, hizkera 
giputza duen honen lekukotasuna emango dizuet.

ordea/berriz/aldiz erabil ditzakegu guk.

Ordea-k beti du kontrakotasun marka. "Ni etxean geratzen naiz; andrea, 
ordea, porai dabil beti".
Berriz-ek izan dezake kontrakotasun kutsu hori (goiko esaldian erabil 
liteke), baina batzuetan aldamenekotasun hutsekoa da, nolabait esanda: 
"Nik entsalada ta txuletea eskatu nitun; andreak, berriz, entsalada ta 
legatza".
Aldiz askoz gutxiago erabiltzen dela esango nuke (literario samarra ote 
den guretzat), eta aldamenekotasun-zentzu horretan, ez kontrakotasuna 
adierazteko.

Badirudi, beraz, Amatiñok dioen bidetik doala giputzon erabilera, 
ostera-ren lekuan ordea erabilita.
Lekuari dagokionez, berriz, "ordea" orain arte ikusi dugun lekuan joan 
liteke, baina baita esaldi amaieran ere. "Berriz", ordea, adibideetako 
lekuan besterik ez: elementu kontrajarriaren eskuinean.

X. (Sarasuaren eskaria baino lehen idazten hasia)


El 06/07/2005, a las 14:55, Amatiño escribió:

> Asierrek:
>
> <neretzat, baina, euskeraz bardin-bardinak dira 'ostera'
> <eta 'berriz'. KONTRAKO esangura hori testuinguruak emoten detsa.
>
> <"nik holan eitten dot; zuk, barriz, ez".
>
> <Hor kontrako zentzuna garbixa da.
>
>
> -- Hain zuzen be, kontrako esanguria testuinguruak emon biharrak 
> adierazten
> jok, sortzez ez dirala bihar bada horren bardiñak.
>
> Garbi daguana dok 'ostia' (ostekua, osterantzian) berez-berez dala,
> kontrakua. 'Barriz', ostera, testuinguru barik, ez dok hain zihatza.
>
> Amatiño
>
>
>
> En/na Amatiño ha escrit:
>> Bai eta ez.
>>
>> Ez. Eguneroko barriketan nik ez juat bereizten. Bardin xamarrak
>> dittuk, jakiña.
>>
>> Bai. Hik galdetu ein dok eta pentsatzeko aukeria emon. Horretara, esan
>> be esango neukek 'en cambio' eta 'ostera' (par contre, on the other
>> hand) familixiak KONTRAKO zentzun gehixao dakala 'sin embargo' eta
> 'barriz'
>> (cependat, otherways) familixiak baiño.
>>
>> Bigarren honek (barriz), ez jok indarra jartzen KONTRAKO (par contre)
>> zentzunian, BESTE AUKERA batzuetan (otherways) baiño.
>>
>> Baiña, hi, bat-bateko burutaziñuak dittuk¡
>>
>> Amatiño
>>
>>
>>
>
>
>
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak a bildua postaria.com
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: eibartarrak-leave a bildua postaria.com




Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago