[eibar] JM Irigoien: Internet vs idazkuntza?

joan mari irigoien mzapiain a bildua euskalnet.net
Ost, Uzt 6, 15:21:43, CEST 2005


Dagokionari:

Dudarik ez dago gaur egungo teknologia berriak onerako zein txarrerako izan
daitezkeela idatzizko lanei begira, baita internet ere: esan nahi nuena zera
da, hitz idatziaren etsairik handiena, gaurko gizartean, irudia dela
-elkarren osagarri ere izan daitezke, jakina-; edo, bestela esanda,
esfortzuari dagokionez, irudiak malda behera jartzen gaitu, eta hitz
idatziak malda gora, begiratzea eta ikustea askoz aktibitate errazagoa baita
letra idatzia irakurtzea baino; eta gizakiak, oro har, gero eta esfortzu
txikiagoa eskatzen duten gauzak bilatzen baititu, oker ez banago. (eman
gazte bati bideozinta bat edo liburua, eta %90ek bideoa aukeratuko dizute).

Hori esanda, aitortzen dut internet ere oso bide ona izan daitekeela,
aparta, oraintxe jaso dudan idazkian Luistxok agertzen duen bezala: hori
ukatzea ergelkeria handia izango litzateke.

Eskerrik asko mezu-igorleari, argibideak emateko posibilitatea eman
didalako:

                                               joan mari irigoien
----- Original Message ----- 
From: "Luistxo Fernandez" <luistxo a bildua eibar.org>
To: <eibartarrak a bildua postaria.com>
Sent: Wednesday, July 06, 2005 8:09 AM
Subject: [eibar] JM Irigoien: Internet vs idazkuntza?


> DV-n irakurria atzo. Joan Mari Irigioienek Komunista.com liburuagatik sari
> bat jaso du, eta artikulua horren inguruan. Besteak beste hau esan zuen
> atzo Irigoienek:
>
> «Lo mío es escribir, pero tenemos grandes enemigos como Internet o las
> nuevas tecnologías, que sin duda, afectan a nuestro campo. Pero seguiré
> ahí, escribiendo a diario».
>
> DV.tik jasoak dira berbak. Zehaztasunaren gainean ezin dut asko ezan,
> kontestu barik gaizki ulertzeak oso posible dira.
> Akaso euskaraz esango zuen, baina Berria edo Eitb24.com-eko euskarazko
> erreseinetan ez dut Irigoienen berba hauen aipurik aurkitu.
>
> Baina bueno, aipua bere horretan harturik...
>
> Internet noren edo zeren etsaitzat ote duen Irigoienek galdetzen diot
> buruari. Idazleen etsai? Liburu salmentaren etsai? Euskal Idazleen
> Elkartearen etsai? Igual bai. Baina gauza baten etsai Internet ez dena
> seguru seguru: idazkuntzaren etsai, idaztearen etsai. Internet
> erabiltzaileok, multzoan hartuta eta banaka hartuta, gehiago idazten dugu,
> askoz gehiago gainera, Internet erabiltzen dugunetik. E-postaz batez ere
> eta, gutxi batzuek (baino gero eta gehiago gara), blogen bitartez ere bai.
>
> Irigoienek Internet baino lehenago ere idazten zuen egunero. Duda barik.
> Eta orain asmo horri eusten dio. Nola ez. Baina zenbat lagun dago orain
> egunero idazten duena, lehen ezer idazten ez zuena...
>
> Orain, idazten dugun horretan literaturarik badagoen, beste kontu bat. Nik
> idazkera oso elektroniko batzuk asko apreziatzen ditut. Errejistro berria
> dira, eta edukiz eta estiloz asko atsegin zaizkit. Adibidez, Leire
> Narbaizaren metralleta-mail mezuak, edo Ander Arroitaren lantzian behineko
> ironia eta grafia partikularra. Eta blogetan, Telezaborra,
> http://blogs.ya.com/telezaborra , gizarte kontenporaneoaren 
> erretratatzaile
> majistrala.
>
> Akaso gai bat izan daiteke, zer idazten den eta nola, antolatu dituzten
> jardunaldi batzuetarako: "<http://www.sustatu.com/1120558069>Euskara
> estandarra eta espezialitate <http://www.sustatu.com/1120558069>hizkerak"
> Ze hizkera gisa darabilgun Interneten... Urte batzuk barru, tesiak ere
> idatziko dira, baina horrelako azterlan barik ere, uste dut aurtengo
> udazkenean Irigoien desmentitzeko aukera bat izan daitekeela. Ea inor
> animatzen den komunikazio bat aurkeztera.
>
> Luistxo
>
>


--------------------------------------------------------------------------------


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak a bildua postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: eibartarrak-leave a bildua postaria.com




Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago