[eibar] JM Irigoien: Internet vs idazkuntza?

Luistxo Fernandez luistxo a bildua eibar.org
Ost, Uzt 6, 15:36:45, CEST 2005


Markos Irigoien:

>Dagokionari:

Markos: zu, zure ametsetako intxixu bat, ala benetan Joan Mari Irigoien da 
hau idatzi duena?

>Dudarik ez dago gaur egungo teknologia berriak onerako zein txarrerako izan
>daitezkeela idatzizko lanei begira, baita internet ere: esan nahi nuena zera
>da, hitz idatziaren etsairik handiena, gaurko gizartean, irudia dela

aaa... Baina, Internet medio idatzia da. Interneten inguruan ikastaroa edo 
hitzaldia ematen dudan bakoitzean, beti beti errepikatzen dudan kontua da. 
Internet, idatzizkoaren erresuman dago.

>... gero eta esfortzu
>txikiagoa eskatzen duten gauzak bilatzen baititu, oker ez banago.

ez nau guztiz komentzitzen honek. Ez dakit. Gaurko gazteen aukera 
komunikatiboek, duela 50 urtekoenekin alderatuta, esfortzu gitxiago 
eskatzen dutela esango genuke? Hori balitz kasua, inork ez luke ingelesa 
ikasiko, beharbada.

Bestalde, esfortzu gutxieneko kontsumo mediatikoa telebistarena da, duda 
barik. Interneten erabilpenak ikasketa eta ahalegin handiagoa eskatzen du.

>  (eman
>gazte bati bideozinta bat edo liburua, eta %90ek bideoa aukeratuko dizute).

Internet eta bideozinta emango nieke aukeratzeko, ea zer dioten.

Zertaz ari da Irigoien? Internet vs idazketa, ala Telebista vs idazketa?

>Eskerrik asko mezu-igorleari, argibideak emateko posibilitatea eman
>didalako:

Bueno, Markos, zuk ere hari esan eskerrik asko. Eskainiozu blog bat, eta 
pellak jaten ditugun hurrengora gonbidatuko dugula. Nik nire pataleta hau 
kargatu dut gaur goizean nire blogean.

Luistxo





Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago