[eibar] JM Irigoien: Internet vs idazkuntza?

joan mari irigoien mzapiain a bildua euskalnet.net
Ost, Uzt 6, 15:57:28, CEST 2005


zelan dakizu nik berbidali dudala?

Irigoienek berak idatzi du

baina nire ustez eztabaidagaia da garrantzitsua, arrazoiak, eta horrenbeste 
izen tarteko, lanbrotuta gelditzen da

izen bat gutxiago, argudioak ageriago

gainera, protagonismoa bilatzea pekatu larria da


----- Original Message ----- 
From: "Luistxo Fernandez" <luistxo a bildua eibar.org>
To: "Eibartarrak zerrenda" <eibartarrak a bildua postaria.com>
Sent: Wednesday, July 06, 2005 3:36 PM
Subject: Re: [eibar] JM Irigoien: Internet vs idazkuntza?


> Markos Irigoien:
>
>>Dagokionari:
>
> Markos: zu, zure ametsetako intxixu bat, ala benetan Joan Mari Irigoien da
> hau idatzi duena?
>
>>Dudarik ez dago gaur egungo teknologia berriak onerako zein txarrerako 
>>izan
>>daitezkeela idatzizko lanei begira, baita internet ere: esan nahi nuena 
>>zera
>>da, hitz idatziaren etsairik handiena, gaurko gizartean, irudia dela
>
> aaa... Baina, Internet medio idatzia da. Interneten inguruan ikastaroa edo
> hitzaldia ematen dudan bakoitzean, beti beti errepikatzen dudan kontua da.
> Internet, idatzizkoaren erresuman dago.
>
>>... gero eta esfortzu
>>txikiagoa eskatzen duten gauzak bilatzen baititu, oker ez banago.
>
> ez nau guztiz komentzitzen honek. Ez dakit. Gaurko gazteen aukera
> komunikatiboek, duela 50 urtekoenekin alderatuta, esfortzu gitxiago
> eskatzen dutela esango genuke? Hori balitz kasua, inork ez luke ingelesa
> ikasiko, beharbada.
>
> Bestalde, esfortzu gutxieneko kontsumo mediatikoa telebistarena da, duda
> barik. Interneten erabilpenak ikasketa eta ahalegin handiagoa eskatzen du.
>
>>  (eman
>>gazte bati bideozinta bat edo liburua, eta %90ek bideoa aukeratuko 
>>dizute).
>
> Internet eta bideozinta emango nieke aukeratzeko, ea zer dioten.
>
> Zertaz ari da Irigoien? Internet vs idazketa, ala Telebista vs idazketa?
>
>>Eskerrik asko mezu-igorleari, argibideak emateko posibilitatea eman
>>didalako:
>
> Bueno, Markos, zuk ere hari esan eskerrik asko. Eskainiozu blog bat, eta
> pellak jaten ditugun hurrengora gonbidatuko dugula. Nik nire pataleta hau
> kargatu dut gaur goizean nire blogean.
>
> Luistxo
>
>
>


--------------------------------------------------------------------------------


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak a bildua postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: eibartarrak-leave a bildua postaria.com




Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago