[eibar] Sarri 20 urte askatasunean

Bertoko bertoko01 a bildua euskalnet.net
Ast, Uzt 7, 22:26:47, CEST 2005


bai,   arrazoia  dozu,  hori     ez da  berez   askatasunean egotea,
kartzelatik ihes egindakoa,  iheslaria da, baina   orduan   gertatu zanean
ondo baino hobeto ospatu genduala.  eta  abestia   gustura   kantatzen
genduala be bai.

Non dagoen ez dakigu,   ez dogu zertan jakin behar,   orain dala urte
batzuk,  Durangoko Azokaren inguruan,  abenduan  egin zan   Sarriri buruzko
jardunaldi batzuk  izan ziran.
, MJ Azkorbebeitiak   aurkzetu eban  Azokan eta gero Bilboko Kafe Anztokian
Sarriren testuen   irakurketa, Atxaga, Kimu Iturralde eta besteren bat  izan
ziran.
Gozatu genuen  berak idatzitakoaz,   egon ez zan egon.  Egon , edo agertu
edo bere berbak entzuteko (grabaturik) aukera izan bagendu  flipagarri-
baina  egon bailitzan.

Gaur Euskadi   Irratian  Faktorian  Susana Mujkak   gogoratu dau,   kotxean
entzun dot. Arratasaldean, irrati berean  gogoratu dabe, bere   testuak
musikatu dabezan  kantariekaz, Mikel Laboa eta Ken  7koak.

Edo Ruperrek bere    abestaik kantatzen dituenean.   esate baterako Ene
begiek http://www.musikametak.com/sites/ordorika/hitzak/RuperGAUReusk.htm,
beste
http://amantegi.boj.org/Azoka37/indexe.html

Bitartean bere  liburuak, erosi,  irakurri  eta  gozatu.

Bertoko
----- Original Message -----
From: "Gari Araolaza" <gari a bildua eibar.org>
To: "Eibartarrak zerrenda" <eibartarrak a bildua postaria.com>
Sent: Thursday, July 07, 2005 5:27 PM
Subject: Re: [eibar] Sarri 20 urte askatasunean


> Bertoko wrote:
>
> > Sarri 20 urte askatasunean
>
> Ez dakit ba, kartzelatik kanpora izango da, ze "askatasunean"...
>
> Dagoen tokian dagoela, lasai lasai, berak nahi duen tokian eta moduan
> biziko da? ala beti erdi ezkutuan, mozorrotuta eta noiz harrapatuko
> duten beldurrez? Askatasuna da norberak nahi duen moduan eta lekuan
> bizitzea, nere ustez (beste askoren artean).
>
> Eta kuriosidade bat: delituak noiz preskribitzen diote honi? noiz suposa
> dezake lasai ibili daitekeela Durangaldean? (nahiz eta hori ere ez den
> oso segurua, asko daude kondena beteta kartzela barruan)
>
> Gari
>
>
>


----------------------------------------------------------------------------
----


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak a bildua postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: eibartarrak-leave a bildua postaria.com






Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago