[eibar] Arreta Irratia

Luistxo Fernandez luistxo a bildua eibar.org
Or, Uzt 8, 09:29:54, CEST 2005


>
>Ermua is different.
>Ander

Irakurria:

ERMUA- Informatika jaialdia hasiko da gaur, 60 lagunen parte hartzearekin

Partehartzaile bakoitzak bere ordenadorea erabiliko du. Topaketa herriko 
frontoian egingo dute eta kanpotik datozen partehartzaileek gimnasioan 
hartu ahalko dute ostatu.

Indanet Ermuko lehen jaialdi informatikoak gaur irekiko ditu ateak eta 
igandera arte iraungo du. Herriko Arizmendi frontoian egingo dute eta 60 
lagunek hartuko dute parte. 72 orduz jarraian, hainbat ekimen burutuko dituzte.

Topaketak Ermuko Udalaren eta herriko zenbait enpresa pribaturen 
babesarekin egingo da. Elkarte informatiko bat osatu duten sei bizilagun 
dira jaialdi honen bultzatzaileak.

Topaketarako, besteak beste, ondoko ekimenak antolatu dituzte: 
sareko-banaka edo taldeka-jokoak, lehiaketa digitalak, sareko eta 
webguneetako segurtasunari buruzko hitzaldiak, disko jartzaileen saioak eta 
musika-bideoen emanaldiak.

Parte hartzaile bakoitzak bere ordenadorea erabiliko du. Jaialdia herriko 
frontoian egingo dute eta kanpotik datozen partehartzaileek gimnasioan 
hartu ahalko dute ostatu. Gosaria doan izango dute, Ermuko Merkatuaren 
Elkartearen eskutik.
...

Udalak badu orri bat euskaraz, http://www.ermua.es/pags/IndaNet/eu_index.asp
baina sarbide besterik ez da. Klikatuz gero, flash aplikazio erdaldun 
horrible batera zoaz. Handik aurrera, programa deskargatzen saiatu naiz, 
eta makina blokeatu dit Indanetek.

Luistxo






Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago