[eibar] Sarri 20 urte askatasunean

markos zapiain mzapiain a bildua euskalnet.net
As, Uzt 12, 14:48:34, CEST 2005


Leirek:

> Etakidiak oso aprtaziño garrantztsua egin ei detse >literaturari, eurek 
> dira liburuetan sexua daken >bakarrak.Hori kontau zestan Biarritzen
> Markosen hitzaldixan egondako batek.

Zehazki, hitzaldia amaitzeko esan nahi nuen:

Batetik, etakideak protagonista dituzten eleberrietan egiaztatzen dela 
aspaldiko aurreiritzi bat, "Vaya semanita"koek berriki berpiztua, alegia, 
Euskal Herrian larrutan gutxi egiten dela, ziur aski soilik Euskal Herriko 
erdaldunen artean izango dela egia, zeren euskaldunek, etakideek behintzat, 
nekez igarotzen baitute lehenbiziko kapitulua jo barik (Olatz eta Pataki eta 
Marta, Carlos eta Jone, Irene, Xanbil eta Izarne, Abaitua eta Susana eta 
Julia eta Ortiz de Zarate, Marmitte, Ezenarro, Txoko, Boz...).



Euskal idazleek beren gabezia berdintzearren jartzen ote dituzten 
pertsonaiak txortan lehenbailehen, beren bizimodu sexualki oparoaren 
proiekzioa ote den protagonista horien zaletasuna edota idazleak bere burua 
guztiz aparte utzirik etakide arrunt baten jokabide egiantzekoenaren berri 
ahal bezain fidelki eman nahi izan duten, ezin jakin.



Edonola ere, sarritan ematen du euskal hiritar erdaldunaren arazoa sexu 
harremanik ez izatea baldin bada, euskaldunarena aldiz larrua jotzetik nola 
lortu atseden apur bat dugula, eleberri bat idatzi ahal izateko esaterako, 
edo ogia egiteko, edo etsaia akabatzeko.



Orobat esan nahi nuen ETAren gaineko eleberriak hain iruditu zaizkidala 
bikainak eta izugarriak, ematen baitu ETAren ekarpenik handiena Euskal 
Herriari ETAri buruzko euskal literatura izan dela.



----- Original Message ----- 
From: <leire a bildua eibar.org>
To: "Eibartarrak zerrenda" <eibartarrak a bildua postaria.com>
Sent: Tuesday, July 12, 2005 11:09 AM
Subject: Re: [eibar] Sarri 20 urte askatasunean


> Etakidiak oso aprtaziño garrantztsua egin ei detse literaturari, eurek
> dira liburuetan sexua daken bakarrak. Hori kontau zestan Biarritzen
> Markosen hitzaldixan egondako batek. Iagual txarto aittu zeban.
> Nik saludau egin bihar neban, barkamena arpegira esateko, jeje. Baiña ospa
> egin zeban, aldez aurretik. Eta ni han zain. Neskak plantauta lagatzen,
> geranixuen moduan!!!
> leire, landaria
>
>> Eta zelako ametsak eukiten dauz Sarrik, Markos?
>>
>> julen
>>
>> markos zapiain <mzapiain a bildua euskalnet.net> escribió:
>> Poliziak ez du hau irakurriko, beraz esan daiteke Sarrionandiak urteko
>> beroa
>> Kalaportun pasatzen duela eta hotza berriz Antartikan, Deception Islanden
>>
>>
>>
>> Bistan da Kalaportun eta Deception Islanden bizi ez balitz ezingo
>> lituzkeela
>> nobeletan hainbeste zehaztasun erabili, hain errealak gainera
>>
>>
>>
>> Nobelista fantastiko batek igual ez, baina Sarri lako nobelista 
>> errealista
>> batek derrigorrez behar du zirimola errealarekin nahastu, datu konkretuak
>> egiaztatu, lekukotasun fidela eman
>>
>> ----- Original Message -----
>> From: "oier"
>> To:
>> Sent: Saturday, July 09, 2005 10:43 AM
>> Subject: Re: [eibar] Sarri 20 urte askatasunean
>>
>>
>>> Bertokok:
>>> Non dagoen ez dakigu, ez dogu zertan jakin behar,
>>>
>>> Oierrek:
>>> Eta izango ete jok interneteko konexiñorik?
>>> Eta hala ba da, zeintzuk gunietan ibilliko ete dok nabegatzen?
>>> Eta foruetan parte hartuko ete dok, gatxizenen batekin?
>>> Jajajajaja, jajaja...
>>> O.
>>>
>>>
>>>
>>
>>
>> --------------------------------------------------------------------------------
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak a bildua postaria.com
>>
>> http://www.eibar.org/zerrenda
>>
>> harpidetza eteteko: eibartarrak-leave a bildua postaria.com
>>
>> _______________________________________________
>> Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak a bildua postaria.com
>>
>> http://www.eibar.org/zerrenda
>>
>> harpidetza eteteko: eibartarrak-leave a bildua postaria.com
>>
>>
>> ---------------------------------
>>
>> Correo Yahoo!
>> Comprueba qué es nuevo, aquí
>> http://correo.yahoo.es_______________________________________________
>> Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak a bildua postaria.com
>>
>> http://www.eibar.org/zerrenda
>>
>> harpidetza eteteko: eibartarrak-leave a bildua postaria.com
>>
>
>


--------------------------------------------------------------------------------


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak a bildua postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: eibartarrak-leave a bildua postaria.com




Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago