[eibar] Sarri 20 urte askatasunean UEUn

leire a bildua eibar.org leire a bildua eibar.org
As, Uzt 12, 21:23:39, CEST 2005


Markosek:
> Batetik, etakideak protagonista dituzten eleberrietan egiaztatzen dela
> aspaldiko aurreiritzi bat, "Vaya semanita"koek berriki berpiztua, alegia,
> Euskal Herrian larrutan gutxi egiten dela, ziur aski soilik Euskal Herriko
> erdaldunen artean izango dela egia, zeren euskaldunek, etakideek
> behintzat,
> nekez igarotzen baitute lehenbiziko kapitulua jo barik (Olatz eta Pataki
> eta
> Marta, Carlos eta Jone, Irene, Xanbil eta Izarne, Abaitua eta Susana eta
> Julia eta Ortiz de Zarate, Marmitte, Ezenarro, Txoko, Boz...).

Hori da UEUko sexologia ikastarua ez dabelako egin: batzuek euskeraz ez
dakixelako, eta bestiak beste zeozetan dabizelako. Bestela jakingo eben
beste modu batzuk be badagozela.


> Euskal idazleek beren gabezia berdintzearren jartzen ote dituzten
> pertsonaiak txortan lehenbailehen, beren bizimodu sexualki oparoaren
> proiekzioa ote den protagonista horien zaletasuna edota idazleak bere
> burua
> guztiz aparte utzirik etakide arrunt baten jokabide egiantzekoenaren berri
> ahal bezain fidelki eman nahi izan duten, ezin jakin.

Edo idazlian frustraziņua protagonistian gaiņian  ez botatziarren???

> Edonola ere, sarritan ematen du euskal hiritar erdaldunaren arazoa sexu
> harremanik ez izatea baldin bada, euskaldunarena aldiz larrua jotzetik
> nola
> lortu atseden apur bat dugula, eleberri bat idatzi ahal izateko esaterako,
> edo ogia egiteko, edo etsaia akabatzeko.

Hizkuntzak emon ete desku holako diferentziarik??


> Orobat esan nahi nuen ETAren gaineko eleberriak hain iruditu zaizkidala
> bikainak eta izugarriak, ematen baitu ETAren ekarpenik handiena Euskal
> Herriari ETAri buruzko euskal literatura izan dela.

Nere lagunak beste gauza bat aittu zeban. Ez zan oso adi egongo...
leire, laiņo baten gaiņian, Heidin moduan






Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago