[eibar] Euskaltel-Telefonica

Amatino amatino a bildua eaj-pnv.com
Iga, Uzt 17, 22:38:00, CEST 2005


Debako etxeko telefonuan, Telefonican interneta euki juat azken bi 
urtian. Maiatzetik hona arazuak naekazen konektatzeko, telefono fijuko 
buzoia agertzen jatan-da... milla ordena emon nahixan.

Telefonica.neten esate'sten Telefonica.telefonoaz berba eitteko eta 
Telefonica.telefonok esate'stan ez zala euren kontua, Telefonica.netena 
baiņo. Kostata baiņa atzenian bixak jarri nittuan hartuemonetan eta 
alkarreaz erabagi juen errua nere modema zala. 

Ez batak eta ez bestiak ez zebenez ezer konpontzen, erabagi najuan baja 
emon eta Euskaltelen alta emotia. Euskaltelen altia hartu eta... 
bardiņ, internetaz  konektatzerako orduan... barriro buzoia berbetan.

Deittu najuan Euskaltelera eta erantzun jesten zerbitzua eurena izan 
arren telefono-instalaziņua Telefonicana zala. Horretara, eurak, 
Euskaltelekuak, ez zekixela buzoia desaktibatzeko klabia zein zan baiņa 
Telefonicara deitzeko eta klabia eskatzeko.

Deittu najuan atzo, klabia eskatu, bape esplikaziņorik eskatu barik 
emon jesten eta kitto.

Bittartian, Telefonicak bezero bat galdu jok.

Amatiņo




Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago