[eibar] Ez ditut autoak maite... baina

Gari Araolaza garaolaza a bildua gmail.com
Iga, Uzt 17, 22:49:04, CEST 2005


Amatiņok
> World Series Bilbon antolatu izanak hainbat kexu sortu du.
[...]

Amatiņo, 

Artikulua ongi dago lasterketen aitzakiaz euskal automozio industriaz
hitz egiteko, baina aitzaki kaskarra da.

Auto lasterketek eta egiten diren tokiko industriek ez dute zertan
zerikusirik izan behar. Alderantziz, kasu askotan auto lasterketa
hauek pijoen lurraldeetan egiten dira, eta automozioan hiru relebotan
lan egiten dabilen gutxik jarraitzen du Formula 1 adibidez. Pijoagoak
dira auto lasterketetan dabiltzanak. Begira Montecarlo, Paris-Dakar,
karrera eginez Europa osoa zeharkatu zuten lerdo horiek eta abar, edo
galdetu Aitor Zabaleta bergararrarik zenbatean ordaintzen duen
gasolina litroa.

Modu berean bizikletari begiratzen badiogu, bizikleta industria eta
erabiltzaile gehienak Txinan daude. Txinatarrik ez dut nik Tourrean
ezagutu, eta bai amerikar bat, dena irabazten ari dena. Nongoa, eta
amerikarra...

Bestalde, Euskadiko automozio industria oso oinarrizkoa da. Hemen ez
dago auto osoen diseinatzailerik, Italia iparraldean edota Nantes
inguruan dauden bezala. Hemengo industriaren aportazioa gehiago da
oinarrizko industria lana: trokelak, torlojuak, plastikoak, txapazko
piezak eta abar. Gainera, Epsilon Euskadi oso kasu berezia da, eta
MU-ren master horrek ez ditu milaka lanpostu beteko. Azken finean, gai
horren inguruko zenbat lanpostu dago hemen inguruan? Hobe lukete
trokeleria handiaren master bat sortzea (behar hori garbiagoa da),
karrerako autoak konpontzekoa baino.

Nik bost urtetan lan egin dut automozio industrian eta ez dut Formula
1 edo Formula 3000-en zantzurik inon nabaritu. Hori dena publikoari
begira egiten da, eta horrek efektua egiteko euskal auto marka bat
izan beharko genuke.

Beraz, askoz egokiagoa litzateke nere ustez automozio hornitzaile
azoka handi bat antolatzea BEC-en. Edo automozio industriaren (ez
automobilen) museo bat. 10 aldiz merkeagoa eta efektiboagoa. Seguru.

Kontua da Guggenheim-a gol handia zan zela Bilborentzat, eta haren
distira itzaltzen doan neurrian orain urtero golak bilatu behar. Baina
intentzio ona onartuko bagenu ere,  honek berak ez dut uste kanpora
begira efekto handirik izan duenik. Adibidez: orain dela 15 egun
enteratu da norbait non izan ziren "liga honetako" aurreko karrera?
(eta ez du balio "gaur irratian entzun dut" esateak. Nik gaur entzun
dut Belgikan eta Le Mans-en izan direla aurreko karrerak)

Gari



Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago