[eibar] zorionak

Xabier Mendiguren xmendiguren a bildua elkarlanean.com
Al, Uzt 18, 11:54:36, CEST 2005


Luistxok:

> Baina, Mendiguren, hombre, esan zeuk, kontatu hemen zure urtebeteko 
> esperientzia zelan izan den. Gure blogista prolifikoena, ilustreena, 
> zeu zara.
>
>
Koipe gutxiago. Esperientzia, ona. Borondatezko stakhanovismo hori apur 
bat itogarria momentu batzuetan, baina egindako lanarekin pozik, eta 
jendeari entzundakoarekin ere bai.

Urte osokoak berrirakurtzen aritu naiz egunotan, zuzenketak 
egiteko-eta, eta konturatu naiz Fernandez jauna sarritan aipatzen 
dudala; Ogrosabel ere bai behin baino gehiagotan; Etiam pare bat aldiz, 
Gabiria noizbait... Nire neska-lagunaren ideiak askotan baina, ez dakit 
lotsagatik edo itxura domestikoegia ez emateko, "lagun batek esan dit" 
eta antzeko formulak erabili ditut halakoetan. Eta gauza bera egin dut 
nire lankide Joxan Ormazabalekin.

Eta besterik ez gaurkoz. Ez naiz ni urtea bete duen bakarra. Beraz, 
zorionak denoi!

X.




Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago