[eibar] Ez ditut autoak maite... baina

Amatiño amatino a bildua eaj-pnv.com
As, Uzt 19, 10:44:14, CEST 2005


Enekok:
 
<Balantzea egiteko eta aurkezteko (edo eskuragarri uzteko) ohitura hartu
beharko lukete <administrazio guztiek,
 
-- Badirudi Bilbao Urban Zirkuituaren balantzea irailean aurkeztukotan ari
direla...
 
Amatiño

  _____  

De: eibartarrak-bounces a bildua postaria.com
[mailto:eibartarrak-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Eneko Astigarraga
Enviado el: lunes, 18 de julio de 2005 21:20
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: RE: [eibar] Ez ditut autoak maite... baina


World Serie horiek zirkoa eta promozioarekin lotzen ditut gehien bat. 

Gainera, inguruan automozioren industriaren aztarnarik ez zegoenean, auto
karrera dotoreak antolatzen ziren Donostia-Lasarten urte askotan.  Turismoa
edo glamourra erakartzeko, diot nik. 

"70 urteko isilunearen ondoren", atzo Laurentzi Garmendiak Berriako
artikuluan (  <http://tinyurl.com/bbe4k> http://tinyurl.com/bbe4k ) :
"Donostiako Sari Nagusia, Espainiakoa eta Europakoa ere bertan jokatu ziren,
1920 eta 1935 urteen artean, Espainiako gerrak betiko eten zuen arte.".  

Dena den, autoekin lotutako guztia ez da izan zirkoa egun hauetan Bilbon.

Aipatu duzuenaren harira, World Serie lasterkerten bezperetan, asteazken,
ostegun eta ostiralean, TIERNET, http://www.tiernet.net
<http://www.tiernet.net/>   "I Congreso Internacional en Innovación
Tecnológica y Desarrollo Empresarial para Vehículos e Infraestructuras de
Tráfico" egin da Bilbon. Hiru Industria-Cluster garratzitsuak hartu dute
parte TIERNET kongresu horren antolakuntzan: GAIA (Elektronika eta
telekomunikazioak), ACICAE (automozio industria) eta ENERGIA .

Promozioari dagokionez lehen momentu batean pozik azaldu dira arduradunak.
Baina, batez ere poztu egin nau entzutea Barkalari esaten, hori lehen
inpresioa baino ez dela, balantze edo baloraketa lasaia, datuekin, lortutako
emaitzekin, egin eta aurkeztuko dutela aurrerago. 
Ondo, serioski, objetiboki, egiten bada, orduan izango da iritziak emateko
garaia .

Balantzea egiteko eta aurkezteko (edo eskuragarri uzteko) ohitura hartu
beharko lukete administrazio guztiek, Txakolin eguna, Erdi-aroko azoka,
Euskal Bizikleta, edo dena delakoa egiten denean.

Nik, egia esateko, Bilboko kasuan auzokideei eta kanpotarrei egindako
trabak, egun horietan izan diren zaratak, eta horrelakoak entzun ditut
gehien orain arte.

Baina, egia esateko ere, antzerakoak entzun ditut, urrutira ez joatearren,
hemen bertan ...  Euskal Bizikleta antolatzen delako, ezin dala Eibarren
sartu, aparkalekurik ez dagoela, kaleak itxi egiten direla, ... :-) 

Berdin aipatu daitezke bestelako kirol froga, kultur ekitaldi, herriko jai
edo ez dakit zer antolatzen denean ez dakit non.  Seguruenez, protesta
egiten dugunean zarata gehiago ateratzen dugulako.

Ez dut uste hemengo inor animatuko denik, baina world serietako hurrengo
frogak: abuztuan Alemanian (Oschersleben), irailean Erresuma Batuan
(Donington Park)  eta urrian bi, Portugalen (Estoril) eta Italian (Monza) . 

Autoak edo motoak bueltaka ikusteak aspertu egiten nau. Gainera,
errematatzeko, abuztu batean, antzinako jugoslabiarako bidean goazela,
Monza-ko kanpinean geratu ginen lo egiten, toki lasaia zen arratsaldez
ailegatu ginean, baina biharamunean, goizean  goiz hasi ziren autoen zarata
madarikatuak .   

Baina, Bilbon gehiengoa karrerekin pozik geratzen bada, igual orain 70 urte
beranduago, ñonostiarrak enbidixiakin dabiltza  .... :-) 

eneko

At 14:07 18/07/2005, you wrote:



Garik:

<Artikulua ongi dago lasterketen aitzakiaz euskal automozio industriaz <hitz
egiteko, baina aitzaki kaskarra da.
-- Daitekeena, baina idatzi aurretik konprobatu ahal izan dudanez, sektoreak
ez du gaizki ikusi. Beraiei entzunda otu zitzaidan gaia eta euren ikuspegia
kontutan hartzeke zenbat gauza idazten ari zen ikusi ondoren.

<Auto lasterketek eta egiten diren tokiko industriek ez dute zertan
<zerikusirik izan behar.
-- Baina beti ere errazagoa izango da Txakolin Eguna Getarian antolatzea eta
Tiro Pitxoia Arraten... Ezta?

<Pijoagoak dira auto lasterketetan dabiltzanak...
--Ba. Eta golfean, eta surfean... Nik dakidanez, Eibarren saldu zen lehen
mendi-bizikleta nik erosi nuen. Pijoa nintzela entzun behar izan nuen... Ni
beti ahalegindu naiz euskaldunen artean denetarik egon dadin, baita pijoak
ere. Ez al da hori hizkuntza-normalizazioa? 

<Modu berean bizikletari begiratzen badiogu, bizikleta industria eta
<erabiltzaile gehienak Txinan daude. Txinatarrik ez dut nik Tourrean
<ezagutu, eta bai amerikar bat, dena irabazten ari dena. Nongoa, eta
<amerikarra...
-- Egiaren parte bat da hori. Beste parte bat da, hain zuzen ere, Euskal
Bizikleta (Bicicleta Eibarresa), Arraterako igoera etab. Eibarko
bizikleta-enpresek sortarazi zituztela euren merkatua areagotzeko, ez
Tourrera doazen zaleek.

<Euskadiko automozio industria oso oinarrizkoa da. Hemen ez dago auto <osoen
diseinatzailerik, Italia iparraldean edota Nantes inguruan dauden <bezala.
Hemengo industriaren aportazioa gehiago da oinarrizko industria <lana:
trokelak, torlojuak, plastikoak, txapazko piezak eta abar.
-- Kontua da beti horrela jarraitu behar ote dugun, trokelak Txekian eta
Polonian, eta torlojuak Txinan, guk merkeago egin arte. Eta gero zer?

<Gainera, Epsilon Euskadi oso kasu berezia da, eta MU-ren master horrek ez
ditu milaka lanpostu beteko. 
-- Segurutik dezente gutxiago. Eta? Zer proposatzen duzu? Masterrik ez
egitea Euskadin ala masterra egiten dutenek kanpora joan beharra?

<Azken finean, gai horren inguruko zenbat lanpostu dago hemen inguruan? Hobe
lukete trokeleria handiaren master bat sortzea (behar hori garbiagoa da),
karrerako autoak konpontzekoa baino.
-- Eta zu zergatik zara injinierua FPrekin konformatu beharrean?

<Nik bost urtetan lan egin dut automozio industrian eta ez dut Formula
1 edo Formula 3000-en zantzurik inon nabaritu.
-- Eta orain dela 20 urte ez zen euskal areonautika-sektorerik eta orain
espainiar estatukoaren %25 da. Zuk bezala pentsatuz gero...

<Beraz, askoz egokiagoa litzateke nere ustez automozio hornitzaile azoka
handi bat antolatzea BEC-en. 
-- Ez da ideia txarra. Automozio-klusterrari esan beharko zenioke.

<Edo automozio industriaren (ez
automobilen) museo bat. 10 aldiz merkeagoa eta efektiboagoa. 
-- Merkeago, seguru. Efektiboagoa ez dakit. Ni gauza naiz automobilen museoa
asmatzeko. Kostatu egiten zait, ostera, autoparteen museoa imajinatzea.
Baina ni... kazetaria baino ez naiz, kreatibitate gutxiko jendea alegia

Amatiño


-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20050719/6b0446a7/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago