[eibar] Urgoiti Palace

Amatiño amatino a bildua eaj-pnv.com
As, Uzt 19, 10:54:29, CEST 2005


Ni erabat nago era horretako jokabideen alde. Merkatuan dagokeen sistema
bakarra dela uste dut.
 
Ondo iruditzen bazaizu, nik neuk nere email pertsonaletik gutun horretaz
baliatuko naiz beste horrenbeste egiteko. Edo, bestela, erreserba egin nahi
izango banu bezala idatziko diet, ea zer pasatzen den.
 
Amatiño 

  _____  

De: eibartarrak-bounces a bildua postaria.com
[mailto:eibartarrak-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Julen Gabiria
Enviado el: martes, 19 de julio de 2005 7:54
Para: Eibar
Asunto: [eibar] Urgoiti Palace



Amatiñok abisau euskunean Urgoiti Jauregia zabaltzekotan egoala, euren
webgunera joan ( <http://palaciourgoiti.com/index.htm>
http://palaciourgoiti.com/index.htm) eta konturatu ginan gazteleraz eta
ingelesez baino ez ebela ipini. Oindino bardin jarraitzen dabe.

Googlen sartu ezkero "Urgoiti Jauregia" (
<http://www.google.com/search?hl=en&lr=&q=urgoiti+jauregia>
http://www.google.com/search?hl=en&lr=&q=urgoiti+jauregia) ez da euren
webgunera doan loturarik agertzen; aldiz, "Palacio Urgoiti" (
<http://www.google.com/search?hl=en&lr=&q=palacio+urgoiti>
http://www.google.com/search?hl=en&lr=&q=palacio+urgoiti) edo "Urgoiti
Palace" ipinita ( <http://www.google.com/search?hl=en&lr=&q=urgoiti+palace>
http://www.google.com/search?hl=en&lr=&q=urgoiti+palace) hortxe agertzen
jakuz loturak, txukun-txukun.

Amatiñoren mezua irakurri eta segiduan email bat bota neutsien, baina
erantzunik ez. Hurrengoan barriro, eta bardin. Holan lau astez,
astero-astero mezu bera bialtzen. Azkenean, laugarrenean, hauxe bialdu
neban:

"Azken lau asteotan eskutitz hau bidaltzen ari naiz asteazkenero, baina ez
didazue erantzun. Gauza jakina da erantzun faltek, askotan, erantzunek baino
gehiago adierazten dutela, eta kasu honetan ere, badirudi ez zaizuela
askorik inporta nire (eta euskaldun gehienen) kezka.

Hona hemen bidali nizuen eskutitza:

 

Kaixo,

Julen Gabiria deitzen naiz eta galdakoztarra naiz, zuen jauregia hasieran
kokatuta zegoen herrikoa.

Euskarak gure gizartean duen egoeraz kezkatuta nagoelako idazten dizuet, eta
bereziki, zuen web orrira sartuta, konturatu naizelako gaztelaniaz eta
ingelesez jarri duzuela webgunea, euskararen arrasto barik.

Badakit enpresa pribatua zaretela eta, beraz, nahi duzuena egin dezakezuela
gai honen eta beste guztien gainean, baina hona hemen nire galdera: baduzue
asmorik webgunea euskaraz (euskara onean, esan nahi dut) jartzeko, ala
dagoen moduan utzi behar duzue?

Kalkulu txiki batzuk egin ditut, zuen web orrian dauden testuen itzulpenak
ze kostu izango lukeen jakiteko. Bada, tarifarik garestiena jarrita ere, ez
da 80 eurora heltzen.

Hain garestia iruditzen zaizue euskara? Ez ote dugu errespeturik merezi
euskaldunok, edo bezero espainiar edo ingelesek baino errespetu gutxiago
merezi dugu?

Barkatu gutunak mindu bazaitue, baina euskaldunok egunero hartzen dugu mina,
zuena bezalako jokaerekin.

Adeitasunez, 

Julen Gabiria"


Holantxe ibili gara ba, hilabetez, hormari berbetan moduan. Azkenean, gaur
goizean heldu jat Urgoiti Palacekoen erantzuna. Honatx:

 

"Jaun agurgarri horri,

Lehenik eta behin eskertzen dizugu Urgoiti Jauregiarekiko daukazun arreta.

Zuk aholkatu diguzuna dagoeneko zuzendaritzari jakinarazi diogu, eta
halaber, euskerazko itzulpena jadanik kontratua dagüela adierazi digute.

Besterik gabe, agur bero bat."

 

Julen


  _____  


Correo Yahoo!
Comprueba qué es nuevo, aquí
<http://us.rd.yahoo.com/mail/es/whatsnew/*http://es.whatsnew.mail.yahoo.com/
> 
http://correo.yahoo.es
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20050719/ae506f68/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago