[eibar] Urgoiti Palace

Julen Gabiria julengabiria a bildua yahoo.es
As, Uzt 19, 13:01:56, CEST 2005


Problema barik.
Eta gero guri kontau, ea zer erantzun daben.
 
Julen

Amatiño <amatino a bildua eaj-pnv.com> escribió:
Ni erabat nago era horretako jokabideen alde. Merkatuan dagokeen sistema bakarra dela uste dut.
 
Ondo iruditzen bazaizu, nik neuk nere email pertsonaletik gutun horretaz baliatuko naiz beste horrenbeste egiteko. Edo, bestela, erreserba egin nahi izango banu bezala idatziko diet, ea zer pasatzen den.
 
Amatiño 


---------------------------------
De: eibartarrak-bounces a bildua postaria.com [mailto:eibartarrak-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Julen Gabiria
Enviado el: martes, 19 de julio de 2005 7:54
Para: Eibar
Asunto: [eibar] Urgoiti Palace




Amatiñok abisau euskunean Urgoiti Jauregia zabaltzekotan egoala, euren webgunera joan (http://palaciourgoiti.com/index.htm) eta konturatu ginan gazteleraz eta ingelesez baino ez ebela ipini. Oindino bardin jarraitzen dabe.

Googlen sartu ezkero "Urgoiti Jauregia" (http://www.google.com/search?hl=en&lr=&q=urgoiti+jauregia) ez da euren webgunera doan loturarik agertzen; aldiz, "Palacio Urgoiti" (http://www.google.com/search?hl=en&lr=&q=palacio+urgoiti) edo "Urgoiti Palace" ipinita (http://www.google.com/search?hl=en&lr=&q=urgoiti+palace) hortxe agertzen jakuz loturak, txukun-txukun.

Amatiñoren mezua irakurri eta segiduan email bat bota neutsien, baina erantzunik ez. Hurrengoan barriro, eta bardin. Holan lau astez, astero-astero mezu bera bialtzen. Azkenean, laugarrenean, hauxe bialdu neban:

"Azken lau asteotan eskutitz hau bidaltzen ari naiz asteazkenero, baina ez didazue erantzun. Gauza jakina da erantzun faltek, askotan, erantzunek baino gehiago adierazten dutela, eta kasu honetan ere, badirudi ez zaizuela askorik inporta nire (eta euskaldun gehienen) kezka.

Hona hemen bidali nizuen eskutitza:

 

Kaixo,

Julen Gabiria deitzen naiz eta galdakoztarra naiz, zuen jauregia hasieran kokatuta zegoen herrikoa.

Euskarak gure gizartean duen egoeraz kezkatuta nagoelako idazten dizuet, eta bereziki, zuen web orrira sartuta, konturatu naizelako gaztelaniaz eta ingelesez jarri duzuela webgunea, euskararen arrasto barik.

Badakit enpresa pribatua zaretela eta, beraz, nahi duzuena egin dezakezuela gai honen eta beste guztien gainean, baina hona hemen nire galdera: baduzue asmorik webgunea euskaraz (euskara onean, esan nahi dut) jartzeko, ala dagoen moduan utzi behar duzue?

Kalkulu txiki batzuk egin ditut, zuen web orrian dauden testuen itzulpenak ze kostu izango lukeen jakiteko. Bada, tarifarik garestiena jarrita ere, ez da 80 eurora heltzen.

Hain garestia iruditzen zaizue euskara? Ez ote dugu errespeturik merezi euskaldunok, edo bezero espainiar edo ingelesek baino errespetu gutxiago merezi dugu?

Barkatu gutunak mindu bazaitue, baina euskaldunok egunero hartzen dugu mina, zuena bezalako jokaerekin.

Adeitasunez, 

Julen Gabiria"


Holantxe ibili gara ba, hilabetez, hormari berbetan moduan. Azkenean, gaur goizean heldu jat Urgoiti Palacekoen erantzuna. Honatx:

 

"Jaun agurgarri horri,



Lehenik eta behin eskertzen dizugu Urgoiti Jauregiarekiko daukazun arreta.



Zuk aholkatu diguzuna dagoeneko zuzendaritzari jakinarazi diogu, eta halaber, euskerazko itzulpena jadanik kontratua dagüela adierazi digute.



Besterik gabe, agur bero bat."

 

Julen



---------------------------------

Correo Yahoo!
Comprueba qué es nuevo, aquí
http://correo.yahoo.es _______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak a bildua postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: eibartarrak-leave a bildua postaria.com

		
---------------------------------

Correo Yahoo!
Comprueba qué es nuevo, aquí
http://correo.yahoo.es
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20050719/fabadb65/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago