[eibar] Ez ditut autoak maite... baina

Gari Araolaza gari a bildua eibar.org
As, Uzt 19, 15:10:08, CEST 2005


(Ez dakit zergatik, baina mezu hau Amatiņorengana joan zait zuzenean, 
zerrendara bidali beharrean.)


Hau historikoa da:

Amatiņo eztabaidazalea armistizioa sinatzen! (egia esan hasieratik
konbentzituta nengoen bere aurka galduta nengoela, ni aspertuko
nintzelako bera baino lehen, baina behingoagatik ez da horrela izan)   ;-)

Hurrengo arte.

Gari

Amatiņo wrote:

>Hi, Gari, eskerrik asko.
>Gustua ematen dik hirekin polemikatan sartzeak.
>Hamarretik bederatzitan arrazoi duk eta... huan.
>Aurreko ostiralean automozio-sektoreko batekin tope egin nian eta,
>laburbilduz, zera esan zidan: "Bilboko lasterketa horrek ez ziguk batere
>kalterik egiten. Egitekotan mesede. Mundu horretan merkatu zabala zegok,
>aukerak zeudek, eta, nola edo hala, bost edo sei euskaldunetatik bat
>automoziotik bizi gaituk. Normalagoa duk hori hemen egitea Monakon baino.".
>
>Aldi berean, neri harrigarri iruditu arren, nere seme bat Bilbora joan zuan
>bi egunetan lasterketa ikustera, eta gaia, berriz, pil-pil komunikabideetan.
>
>Eta nik igande arratsaldean folio bat idatzia beharra... Politikaz idaztea
>erraza duk, zailena duk politikatik ateratzea, masturbing pertsonalik ez
>idaztea eta gaurkotasunari eustea...
>
>Ondorioa: "Ez ditu autoak maite... Baina".
>
>Eutsi goiari.
>
>Amatiņo
>  
>





Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago