[eibar] Euskal Aztarna Argentinan (eta Isasi kalian)

Asier Sarasua asarasua a bildua codesyntax.com
As, Uzt 19, 15:33:51, CEST 2005


Gaurko Berria ikusi badozue, azkenengo orrixan Argentinako euskaldunen 
inguruko informaziņua, eta tartian, "Euskal aztarna Argentinan" 
liburuaren azala.

Testua hamen (irudirik ez):
http://tinyurl.com/7wd9v

Diasporaren inguruko liburu baten azalian zer ipiniko, eta Eibarko 
erretrato bat: Isasibarrenengua basarrixa, 1920 inguruan. Uste dot 
Ojangurenen erretratua dala (baliteke Castrillona izatia). Zergaittik 
dagon liburu horren azalian? Auskalo. Liburua eskuartian euki badau 
inork, esango desku.

Beste gauza bat be badiņo, interesgarrixa.
Euskal Herrittik 200.000 biztanle juan ei dira azken 150 urtiotan 
Argentinara. Gaur egun 3,5 milio euskoargentinar ei dagoz.
Karajo! Konejuak baino azkarrago ugaltzen dira honek euskoargentinarrok!
Normala orain ETB jositta egotia. Azkena, Eibarrera bizitzera datorren 
argentinar baten inguruko telesaila: http://www.sustatu.com/1121753742


Asier









Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago