[eibar] Klikowsky

Luistxo Fernandez luistxo a bildua eibar.org
As, Uzt 19, 16:03:49, CEST 2005


Ez dakit konturatu zareten.

Eibar.org-eko blogetan mezu olde bat jasotzen hasi gara. Ia-ia spama, agian 
*ia* barik. Eibarrera etorri berria den blogista argentinar batek lotura 
eskatzen duela... Gezurra da, baina ez dute abisatzen inon zer den benetan: 
laster emitituko duten telesail baten marketing kanpaina, *Mi querido 
Klikowsky.*

EITBren serie bat izango da, Eibarren kokatua fikzioan, eta hura 
promozionatzeko, ba hori, engainuzko marketina eta espam-erantzunak alde 
guztietan.

Zilegi ote da komunikabide batera gezurrezko fax bat bidaltzea, promozio 
baten barruan, Argentinako ez dakit nor datorrela Donostiara... edo 
Teleberri batean, demagun etorkinen inguruko informazio bat ilustratzen, 
Eibarrera datorren Klikowsky baten berbak sartzea? ezer abisatu barik?

Ba EITBk, Globomedia produktorak (Emilio Aragon), eta OJD ofizinak (webaren 
egileak OJD Interactiva dira), uste dabe hori zilegi dela Interneten.

Info gehiago Sustatun: http://www.sustatu.com/1121753742

Portzierto, erraza da engainuaz jabetzea. Klikowsky bilatzea Googlen 
nahikoa. Bilaketa berak argitzen digu izena bera ere faltsua dela, ez 
dagoela munduan inon izen horrekin. Varsavsky argentinoa bazen, Klikowsky 
ere bai, pentsatuko zuen gidolari bati. Haren andregaiari Klikarrieta jarri 
ez diotenean...

Luistxo




Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago