[eibar] Ez ditut autoak maite... baina

Amatiņo amatino a bildua eaj-pnv.com
As, Uzt 19, 17:28:54, CEST 2005


Auskalo horrek zer esan nahi duen:

A. Inoren arrazoizko argudioen aurrean amore ematen badakidala (hummmm...
egia izateko posibilitate gutxi).
B. Behar besteko asti barik dihardudala (posibilitate gehiago).
C. Maite hautela (are posibilitate gehiago).
D. Mutiko on, iaio, jakitun eta pijoa haizela (seguru).

Amatiņo

P.D. Portzierto, "pijoa" gaztelaniaz gauza bat duk eta euskaraz, berriz,
guztiz ezberdina. Toribiori jaramonik egingo badiogu, Eibarren ere erabilia,
nik sekula eibarreraz entzun ez arren. 



Hau historikoa da:

Amatiņo eztabaidazalea armistizioa sinatzen! (egia esan hasieratik
konbentzituta nengoen bere aurka galduta nengoela, ni aspertuko
nintzelako bera baino lehen, baina behingoagatik ez da horrela izan)   ;-)

Hurrengo arte.

Gari

Amatiņo wrote:

>Hi, Gari, eskerrik asko.
>Gustua ematen dik hirekin polemikatan sartzeak.
>Hamarretik bederatzitan arrazoi duk eta... huan.
>Aurreko ostiralean automozio-sektoreko batekin tope egin nian eta,
>laburbilduz, zera esan zidan: "Bilboko lasterketa horrek ez ziguk batere
>kalterik egiten. Egitekotan mesede. Mundu horretan merkatu zabala zegok,
>aukerak zeudek, eta, nola edo hala, bost edo sei euskaldunetatik bat
>automoziotik bizi gaituk. Normalagoa duk hori hemen egitea Monakon baino.".
>
>Aldi berean, neri harrigarri iruditu arren, nere seme bat Bilbora joan zuan
>bi egunetan lasterketa ikustera, eta gaia, berriz, pil-pil
komunikabideetan.
>
>Eta nik igande arratsaldean folio bat idatzia beharra... Politikaz idaztea
>erraza duk, zailena duk politikatik ateratzea, masturbing pertsonalik ez
>idaztea eta gaurkotasunari eustea...
>
>Ondorioa: "Ez ditu autoak maite... Baina".
>
>Eutsi goiari.
>
>Amatiņo
>  
>






Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago