[eibar] Ez ditut autoak maite... baina

Asier Sarasua asarasua a bildua codesyntax.com
Ost, Uzt 20, 08:30:49, CEST 2005


> Amatiņo
> P.D. Portzierto, "pijoa" gaztelaniaz gauza bat duk eta euskaraz, berriz,
> guztiz ezberdina. Toribiori jaramonik egingo badiogu, Eibarren ere erabilia,
> nik sekula eibarreraz entzun ez arren. 


Eta zer esan gura dau, ba, Eibarren?

Nik be ez dot sekula entzun nagusixen artian.

Jende nagusixak "pijo" esateko "tirillas" darabil. Imajinatzen dot beste 
  herri batzuetan be erabiliko dala. Ez dakidana da, ia erderaz 
erabiliko ete dan.

asier




> 
> 
> 
> Hau historikoa da:
> 
> Amatiņo eztabaidazalea armistizioa sinatzen! (egia esan hasieratik
> konbentzituta nengoen bere aurka galduta nengoela, ni aspertuko
> nintzelako bera baino lehen, baina behingoagatik ez da horrela izan)   ;-)
> 
> Hurrengo arte.
> 
> Gari
> 
> Amatiņo wrote:
> 
> 
>>Hi, Gari, eskerrik asko.
>>Gustua ematen dik hirekin polemikatan sartzeak.
>>Hamarretik bederatzitan arrazoi duk eta... huan.
>>Aurreko ostiralean automozio-sektoreko batekin tope egin nian eta,
>>laburbilduz, zera esan zidan: "Bilboko lasterketa horrek ez ziguk batere
>>kalterik egiten. Egitekotan mesede. Mundu horretan merkatu zabala zegok,
>>aukerak zeudek, eta, nola edo hala, bost edo sei euskaldunetatik bat
>>automoziotik bizi gaituk. Normalagoa duk hori hemen egitea Monakon baino.".
>>
>>Aldi berean, neri harrigarri iruditu arren, nere seme bat Bilbora joan zuan
>>bi egunetan lasterketa ikustera, eta gaia, berriz, pil-pil
> 
> komunikabideetan.
> 
>>Eta nik igande arratsaldean folio bat idatzia beharra... Politikaz idaztea
>>erraza duk, zailena duk politikatik ateratzea, masturbing pertsonalik ez
>>idaztea eta gaurkotasunari eustea...
>>
>>Ondorioa: "Ez ditu autoak maite... Baina".
>>
>>Eutsi goiari.
>>
>>Amatiņo
>> 
>>
> 
> 
> 
> 
> 
> ------------------------------------------------------------------------
> 
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak a bildua postaria.com
> 
> http://www.eibar.org/zerrenda
> 
> harpidetza eteteko: eibartarrak-leave a bildua postaria.com




Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago