[eibar] Ez ditut autoak maite... baina

Amatiņo amatino a bildua eaj-pnv.com
Ost, Uzt 20, 13:59:19, CEST 2005


Asierrek:

<Eta zer esan gura dau, ba, Eibarren?

<Nik be ez dot sekula entzun nagusixen artian.

-- Retanaren "Autoridade" hiztegixan ikusi najuan TEn datua. Beiratuko juat
barriro be.

Amatiņo





> 
> 
> 
> Hau historikoa da:
> 
> Amatiņo eztabaidazalea armistizioa sinatzen! (egia esan hasieratik 
> konbentzituta nengoen bere aurka galduta nengoela, ni aspertuko
> nintzelako bera baino lehen, baina behingoagatik ez da horrela izan)   ;-)
> 
> Hurrengo arte.
> 
> Gari
> 
> Amatiņo wrote:
> 
> 
>>Hi, Gari, eskerrik asko.
>>Gustua ematen dik hirekin polemikatan sartzeak.
>>Hamarretik bederatzitan arrazoi duk eta... huan.
>>Aurreko ostiralean automozio-sektoreko batekin tope egin nian eta, 
>>laburbilduz, zera esan zidan: "Bilboko lasterketa horrek ez ziguk 
>>batere kalterik egiten. Egitekotan mesede. Mundu horretan merkatu 
>>zabala zegok, aukerak zeudek, eta, nola edo hala, bost edo sei 
>>euskaldunetatik bat automoziotik bizi gaituk. Normalagoa duk hori hemen
egitea Monakon baino.".
>>
>>Aldi berean, neri harrigarri iruditu arren, nere seme bat Bilbora joan 
>>zuan bi egunetan lasterketa ikustera, eta gaia, berriz, pil-pil
> 
> komunikabideetan.
> 
>>Eta nik igande arratsaldean folio bat idatzia beharra... Politikaz 
>>idaztea erraza duk, zailena duk politikatik ateratzea, masturbing 
>>pertsonalik ez idaztea eta gaurkotasunari eustea...
>>
>>Ondorioa: "Ez ditu autoak maite... Baina".
>>
>>Eutsi goiari.
>>
>>Amatiņo
>> 
>>
> 
> 
> 
> 
> 
> ----------------------------------------------------------------------
> --
> 
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak a bildua postaria.com
> 
> http://www.eibar.org/zerrenda
> 
> harpidetza eteteko: eibartarrak-leave a bildua postaria.com





Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago