[eibar] Inkesta wazemank

Asier Sarasua asarasua a bildua codesyntax.com
Ost, Uzt 20, 16:08:25, CEST 2005


> ETB1ko programa honen barri dakizueneri:
> Eitten dauan hizkuntza-aukera ze irizten jatzue?
> Bide horretatik jo bihar ete leukek ETB1k?

Hizkuntza-aukeria ona, ahozko hizkera bultzatzia, euskalkixari lekua 
lagatzia. Ondo.

Oin, betiko kontua. Euskalkixak eta euskalkixak dagoz.

- giputxak eta naparrak diranian: ez da euskalkixa, euskara batu jatorra 
da, naturala, superguai. Jantzi, Estitxu, Tolosa... "Hori euskera batua 
dek, motel, euskera naturala"

- iparraldeko ikutua badauke: zailak, baina dotoriak; aukeran jasoegixa, 
baina bueno. Iparraldeko kotxaueri dana lagatzen jakua, euren arazuekin 
nahikua dauke eta. Gainera, toke exotiko bat beti dator ondo.

- bizkaittarrak diranian: txokokerixak, behe mailako euskeria, batuaren 
kontrako joera baztertzailiak.

Neurri batian geuk be eukiko dogu horren erantzunkizuna. Diņot nik.

> Seguru gero inguruko giputxeri gustauko jakuela... Eta bizkaittarreri?

Bizkaittar gehixenok ondo onartzen dogula uste dot. Bizkaittar askori 
entzun detset Joxean Tolosaren euskeria oso ona dala. Claudio Landaren 
batua baino hurragokua eitten jaku Alkainen gipuzkeria.

Baina galderia da: Wazemank bizkaiera hutsez edo behenafarrera hutsez 
egingo balitza? Zer esango leukien giputxak? Hobeto ez jakitzia.

Asier





Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago