[eibar] Inkesta wazemank

Serafin Basauri serafinb a bildua eibar.org
Ost, Uzt 20, 16:57:34, CEST 2005


Asier Sarasua(e)k dio:

>
>> ETB1ko programa honen barri dakizueneri:
>> Eitten dauan hizkuntza-aukera ze irizten jatzue?
>> Bide horretatik jo bihar ete leukek ETB1k?
>
>
> Hizkuntza-aukeria ona, ahozko hizkera bultzatzia, euskalkixari lekua 
> lagatzia. Ondo.
>
> Oin, betiko kontua. Euskalkixak eta euskalkixak dagoz.
>
> - giputxak eta naparrak diranian: ez da euskalkixa, euskara batu 
> jatorra da, naturala, superguai. Jantzi, Estitxu, Tolosa... "Hori 
> euskera batua dek, motel, euskera naturala"
>
> - iparraldeko ikutua badauke: zailak, baina dotoriak; aukeran 
> jasoegixa, baina bueno. Iparraldeko kotxaueri dana lagatzen jakua, 
> euren arazuekin nahikua dauke eta. Gainera, toke exotiko bat beti 
> dator ondo.
>
> - bizkaittarrak diranian: txokokerixak, behe mailako euskeria, 
> batuaren kontrako joera baztertzailiak.
>
> Neurri batian geuk be eukiko dogu horren erantzunkizuna. Diņot nik.
>
>> Seguru gero inguruko giputxeri gustauko jakuela... Eta bizkaittarreri?
>
>
> Bizkaittar gehixenok ondo onartzen dogula uste dot. Bizkaittar askori 
> entzun detset Joxean Tolosaren euskeria oso ona dala. Claudio Landaren 
> batua baino hurragokua eitten jaku Alkainen gipuzkeria.
>
> Baina galderia da: Wazemank bizkaiera hutsez edo behenafarrera hutsez 
> egingo balitza? Zer esango leukien giputxak? Hobeto ez jakitzia.
>
> Asier

Ondo diharduk Asier. Jakitzekuak litzakiaz ba, errebotian egin duan 
galderian inguruko erantzunak, ez giputzen aldetikuak bakarrik, zenbaitt 
bizkaitarren aldetikuak be ez litzakiaz bape gozuak izango.

Serafin

>
>
>------------------------------------------------------------------------
>
>_______________________________________________
>Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak a bildua postaria.com
>
>http://www.eibar.org/zerrenda
>
>harpidetza eteteko: eibartarrak-leave a bildua postaria.com
>  
>





Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago