[eibar] Krabelin "Palace"

Imanol Trebiņo trebi.arte a bildua euskalnet.net
Ost, Uzt 20, 15:17:41, CEST 2005


    Urgoitikoa aipatuta Krabelin jatetxe eta hotelean gertatutako kontu bat etorri jata burura. Bertan ginen bazkaltzen, aldamenean beste bazkari batean, zahar batzuei (urrezko ezteiak?) omenaldi bat zirudiena, halako batean, espero barik, bertsolari batzuk entzuten dira, bazkari horretan zeuazen, pare bat, ezagunetakoak, bertsotan hasten dira, neri lujoa iruditu jatan, bazkaltzen egon eta postrerako (ordu hori zan eta) bertsolariak, demasa.
    Jatetxeak musika ("ambiental") zakan ipinita, bertsolariak hasi eta konturatu nintzen "musika" ozen horrek traba baino ez zebala egitten, nire kautan: ez dabe kenduko? Ba ez. Ni puto kaso. Bertsolariak apurtxo bat jardun eta utzi egin zetsen, horrela ez zegoen modurik. Beren mahaikoak, jakina, ez ziran batere kejau hain gutxi jarduteagatik.
    Detaile ederra Krabelinekoa.
        i.t.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20050720/6ed89920/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago