[eibar] Inkesta wazemank

Amatiño amatino a bildua eaj-pnv.com
Ast, Uzt 21, 10:47:00, CEST 2005


Hor behian Asierrek esandako guztiaz bat natok. Baiña nik apur bat harutzago
juan gura neukek. 

Nere ustez ondo jaok euskera batu eta hotz horretatik ihes ein eta euskera
naturalaguan aldeko posturia lantzia. Baiña, nere iritziz, Wazemank "pasatu"
eitten dok.

Neretzat, "Jaun eta jabe", "Bi eta bat" etab. eperientzia onak izan zittuan,
eta Jose Ramon Soroiz (Joselontxo), Elena Irureta eta... eredugarrixak.
Baiña Wazemank saiuak, hobe biharrez, harixa galtzen jok.

Etxakixat oker naguan, baiña Asierrek eta Serafiñek bizkaieraz (edo
eibarreraz) ondo asko jakin arren, bixak be eskolatuak dittut eta ez jaukek
arazorik batuaz (ezta bihar bada xuberotarrez be) jarduteko. Baiña, esango
neukek, bizkaittarrik gehixenak ez detsela Alkaini erdixak be aittzen.

Orduan... Ni jartzen nok bizkaittar baten buruan eta, zera pentsatzen juat:

HORREK GIPUTZ GRAZIOSUOK JIHARDUEK EUREN ETXEKO EUSKERAN, EURENA DANONA
BALITZ MODUAN. NERIA ETXUEK EITTEN, ADARRA JOTZEKO BAIÑO EZPADA. ETA,
GAIÑERA, ERDIXAK BE EZ JETSET AITZEN. JUAN DAITTEZELA PIKUTARA. NI GITXIAO
NOK ALA?

Halan-da-guztiz be, hau nere susmua zuan. Baiña Asierrek esaten bajok
bizkaittarren aldetik ez dala kontrako jarrerarik izango... Ba kitto. Nik
neuk BEHINTZAT etxaukat arazorik.

Eta, labur esanda, galdera zer dok: Modelo horrek balio jok?  Nere ustez jo
ta pasa eitten jok. 

Amatiño



-----Mensaje original-----
De: eibartarrak-bounces a bildua postaria.com
[mailto:eibartarrak-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Asier Sarasua
Enviado el: miércoles, 20 de julio de 2005 16:08
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: Re: [eibar] Inkesta wazemank


> ETB1ko programa honen barri dakizueneri:
> Eitten dauan hizkuntza-aukera ze irizten jatzue?
> Bide horretatik jo bihar ete leukek ETB1k?

Hizkuntza-aukeria ona, ahozko hizkera bultzatzia, euskalkixari lekua
lagatzia. Ondo.

Oin, betiko kontua. Euskalkixak eta euskalkixak dagoz.

- giputxak eta naparrak diranian: ez da euskalkixa, euskara batu jatorra da,
naturala, superguai. Jantzi, Estitxu, Tolosa... "Hori euskera batua dek,
motel, euskera naturala"

- iparraldeko ikutua badauke: zailak, baina dotoriak; aukeran jasoegixa,
baina bueno. Iparraldeko kotxaueri dana lagatzen jakua, euren arazuekin
nahikua dauke eta. Gainera, toke exotiko bat beti dator ondo.

- bizkaittarrak diranian: txokokerixak, behe mailako euskeria, batuaren
kontrako joera baztertzailiak.

Neurri batian geuk be eukiko dogu horren erantzunkizuna. Diñot nik.

> Seguru gero inguruko giputxeri gustauko jakuela... Eta bizkaittarreri?

Bizkaittar gehixenok ondo onartzen dogula uste dot. Bizkaittar askori entzun
detset Joxean Tolosaren euskeria oso ona dala. Claudio Landaren batua baino
hurragokua eitten jaku Alkainen gipuzkeria.

Baina galderia da: Wazemank bizkaiera hutsez edo behenafarrera hutsez egingo
balitza? Zer esango leukien giputxak? Hobeto ez jakitzia.

Asier






Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago