[eibar] Inkesta wazemank

Asier Sarasua asarasua a bildua codesyntax.com
Ast, Uzt 21, 11:30:57, CEST 2005


> Halan-da-guztiz be, hau nere susmua zuan. Baiņa Asierrek esaten bajok
> bizkaittarren aldetik ez dala kontrako jarrerarik izango... Ba kitto. 

Ez dakit nik horrenbeste esan dotenik. Ez naiz ni bizkaittarren 
enbajadore. Hasteko bizkaittarra be ez naiz. Gainera euskalkixan 
muga-mugakua, amona zarauztarra, eta Gipuzkoan asko ibilittakua. Nere 
iritzixa ezin izan bizkaittar guztiena, ezta hurrik emon bez.

Hori bai, bizkaieradun askokin egin dot berba antzerako kontuetaz, eta 
sekula ez dot entzun Alkainen euskeria ez dabenik aitzen. Ezta Joxean 
Tolosana bez; edo Korta arraunlarixana; edo... Baina jakiņa, nere ezagun 
bizkaieradun horrek ez dira Orozkoko basarrittarrak. Eibar inguruko 
gazte alfabetatuak dira gehixenak.

Joxean Tolosa aukerakua da inkesta hori eitteko. Euskal Herri osoko 
basarrittar nagusi guztiak ikusten dittue pelota-partiduak. Ez jakue 
gustatzen Tolosan euskeria? Ez dabe aitzen? Tolosa eta Euzkitze idoluak 
dira, bakoitxa beran estiluan.


> Eta, labur esanda, galdera zer dok: Modelo horrek balio jok?  Nere ustez jo
> ta pasa eitten jok. 


Balitteke. Oso gitxi ikusi dot Wazemank.
Holako kontuetan beti penduluan moduan ibiltzen gara, hasieran mutur 
batetik bestera, baina azkenian lortzen da oreka-puntu hori.
Biharbada hasiera honetan pasau ein dira, baina orain arteko gauzak 
aldatzeko joeria hor dago, eta oreka-puntu hori be topauko dabe. Seguru.


asier





Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago