[eibar] Tagzania, CodeSyntax-en inbento berria

Luistxo Fernandez luistxo a bildua eibar.org
Ast, Uzt 21, 12:29:33, CEST 2005


Eibartarrak zerrendatik apur bat, hiru lagun elkartu, eta enpresa sortzera 
ausartu ginen. 2000. urtean sortu zen CodeSyntax. Zerrenda honekin eta 
Eibar.org-ekin egin dugu gauza gehiago harrezkero, Aurki.com edo blogen 
azpiegitura, adibidez. Ezagutzen gaituzue gehienok.
http://www.codesyntax.com

Ba, hara, gure enpresaren ibilbideko proiekturik garrantzitsuena eta 
anbiziosoena jarri genuen sarean herenegun gauez: 
<http://www.tagzania.com>Tagzania.

http://www.tagzania.com

<http://del.icio.us>Del.icio.us ezagutzen eta erabiltzen dutenek erraz 
ulertuko dutela espero dute. URL kokapenak bakarik, munduko tokien 
kokapenak gorde eta etiketatu. Ez baduzue del.icio.us ezagutzen, puff, 
gaitza esplikatzeko.

Norberak mapak egin eta gordetzeko tresna bat da, oinarrian Google Maps 
dagoelarik irudiak ematen. Baina datuak, datuak ez dira Googlerenak, 
erabiltzaileek ematen dituztenak baizik.

Horra, zer kargatu duten askoren artean madrid terminoarekin:
<http://www.tagzania.com/tag/madrid>http://www.tagzania.com/tag/madrid

Edo Alemaniako lagun batek herrialde hartako instalazio nuklearrak nola 
mapeatu dituen:
<http://www.tagzania.com/user/alexander/nuclear+germany>http://www.tagzania.com/user/alexander/nuclear+germany

Klikatzen baduzue, esango duzue... hor ez dago maparik! Bueno, klik bat 
harantzago map ikusmiran aurkituko duzue. Orri azpietan RSS zeinu laranja 
ere bai, gehikuntza guztiak, erabiltzaile eta etiketa guztien arabera 
sindikatzen baitira XML jario gisa.

Oraingoz, ingelesez bakarrik. Baina laster euskaraz ere izango dela espero 
dugu.

Ideia ona da Tagzania, uste dugunez. Erreakzio positiboak ari gara jasotzen 
<http://www.technorati.com/search/tagzania>blogosferan. Inork ez du munduan 
egin guk baino lehenago. Baina horrek ez du esan nahi inork pentsatu ez 
duenik. Dozenaka lagunek pentsatu dute, eta dozenaka lagun ari dira 
antzekoak egin guran. Asko Silicon Valleyn, hemen baino teknologia, 
sinergia, talentu eta diru gehiago dagoen tokian.

Aukera bakarra dugu: erabiltzaileak lortu, azkarrenak izan, marketing 
birala (ahoz ahokoa). Zuek (zuek ere bai) zarete bidea.

Luistxo 




Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago