[eibar] "autocargable" euskaraz: zuen iritzi bila

Egoibarra - Eibarko Udala egoibarra.ei a bildua eibar.net
Ast, Uzt 21, 12:58:21, CEST 2005


Aiuntamentuak dunper bat erosi nahi du (badakizue, eskabadora letxe biharra
eitten dabena baiņa ateratzen daben lurra lepo gaiņera bota eta
kamioi-itxurakua den tramankulua. Parkatu "pertsonifikazioa"). Baiņa kontua
zera da, dunperrak klase askotakuak dirala eta erosi nahi denak "pala
autocargable"a eduki behar dabela, derrigorrez. Zuen iritzia jaso nahi dot
berba horren gaiņian. Atzekoz aurrera irakurri beharko dittuzue emiliuok...
Millesker





Lehendik ere sartuxeak ditugu "autoeskola" bezalakoak, marrarik gabe,
bereiztu gabe... "Autoikaskuntza" ere atzo goizekoa da eta ez dut inon
marrarekin jantzita ikusi

-----Mensaje original-----
De: Miel Loinaz [mailto:mloinaz a bildua uzei.com]
Enviado el: jueves, 21 de julio de 2005 11:40
Para: Itzultzailea - Eibarko Udala
Asunto: Re: autocargable


Gaue egungo idazkeraren arabera, "autokargatzaile" ez litzateke inoiz izango
"automobil-kargatzaile"ren parekoa, horretarako, gutxienez,
"auto-kargatzaile" beharko lukeelako, izen-konposizio berriak eraikitzean
jarraitu beharreko grafiaren arabera.

Miel



----- Original Message -----
From: "Itzultzailea - Eibarko Udala" <itzultzaile.ei a bildua eibar.net>
To: "'Miel Loinaz'" <mloinaz a bildua uzei.com>
Sent: Thursday, July 21, 2005 11:35 AM
Subject: RE: autocargable


Euskaraz azenturik ipintzen ez badugu "autokargatzaile" horrek esanahi bi
har ditzake: 1) autoak kargatzen dituena, 2)hizpide duguna.
"Kargatzaile" erabiliz gero, akaso, konponbideren bat bila genezake. Badakit
termino orokorregia dela (mobilaren "kargatzailea", dunperraren
"kargatzailea"...) baina aurretik "pala" dela espreski adierazita, ez diot
arazorik ikusten.
Iradokizuna baino ez da, hala ere.
Begoņa Azpiri





Kaixo:

autokargatzaile" esango nuke. Hiztegi Batuan "autoeskola", "autozerbitzu"
bezalako eratorriak badaude, hau da, euskarazko hitzei auto- aurrizkia
jarrita sortuak. Gainera, "cargable" hori ekibokoa da, "cargante" hitzaren
esanahia duelako.
Esadazu zer aukeratzen duzun, hemen ere jasotzeko.

Izan ongi.

Miel Loinaz

UZEI
Terminologia eta Lexikografiako Zentroa
Aldapeta 20, 20009 Donostia
Tel: 943 473 377
Fax: 943 457 944
e-mail: mloinaz a bildua uzei.com
Web: www.uzei.com




----- Original Message -----
From: "Itzultzailea - Eibarko Udala" <itzultzaile.ei a bildua eibar.net>
To: <euskalterm a bildua uzei.com>
Sent: Thursday, July 21, 2005 8:35 AM
Subject: Formulario enviado desde Microsoft Internet Explorer

> Erderazko "autocargable" sarritan agertzen zaigu testuetan. Oraingoan
"pala
> autocargable" tokatu zait, dunperrek materiala jasotzeko erabiltzen
dutena.
> Ez dut inon euskarazko ordainik topatu (Euskalterm,3000, Labayry...). Gure
> herrian "berez kargatzen dena" edo izango litzateke baina...
> Konponbiren bat jaso nahiko nuke. B. Azpiri


----------------------------------------------------------------------------
-----------------------
Panda Client Shield-ek gehitutako testua::

 Mezu hau zaborra baldin bada (SPAM), egin klik lotura honetan berriz
sailkatzeko: http://127.0.0.1:6083/Panda?ID=pav_2775&SPAM=true



Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago