[eibar] Lau bizkaitar

Bertoko bertoko01 a bildua euskalnet.net
Or, Uzt 22, 00:54:02, CEST 2005


Lehengo aldian, Urgoitikoa   komentu eta handik egun batzutara, Correoko "la Mirilla"  atalean, argazki baten agertu zan   Belaustegigoita, Tenis txapelketa baten inguruan.
"Drive"ak  eta "passing shot"ak egingo ditu  oraindik.

Nik  be ezagutzen dot  Gentza, tipo jatorra da.  Orain dala urte batzuk  ikastaro bat batera egindakoak  gara.


  ----- Original Message ----- 
  From: Amatiño 
  To: 'Eibartarrak zerrenda' 
  Sent: Thursday, July 21, 2005 11:02 AM
  Subject: RE: [eibar] Lau bizkaitar


  Beste emakume bat, hain zuzen be, Bibiñe Belaustegigoitia dok. Mexikon jaixua, diasporako alaba, aberatsa, betidanik familixa "onekua" (bere aitxitxa Okondoko Ullibarri euskal idazlian paperetan agertzen dok). Anaia edo Athletic-eko jokalarixa izandakua. Gaztetan Bizkaiko tenis-txapelduna eta gaurregun munduko zortzigarrena edo, beteranoen artean. Euskaldun zahar-zaharkitu-ahaztuxea eta... Urgoiti Jauregiko erregiña. Hau dok, zoritxarreko weba euskeraz jarri gura ez ei dabenen ama edo amama. Emakume interesgarrixa.

  Ez neukek bape arazorik izango helbidia topatzeko. Bere loibia, Gentza Belaustegigoitia (Garaikoetxea lehendakarixan Idazkari Nagusi eta Laudion EAren zinegotzi izandakua), nere laguna dok.

  Amatiño



------------------------------------------------------------------------------
  De: eibartarrak-bounces a bildua postaria.com [mailto:eibartarrak-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Julen Gabiria
  Enviado el: jueves, 21 de julio de 2005 11:42
  Para: Eibartarrak zerrenda
  Asunto: Re: [eibar] Lau bizkaitar


  Josune Ariztondorena apuntau dot, konsultauko dot Argiakoekaz, aber zer dinoen.

  Beste aukera interesgarri bat erretirautako politikari, kirolari eta abarrak dira, Xabierrek esan dauen moduan kandelabrotik apur bat aparte dagozalako eta jokoa emoten dabelako.

  Ostantzean, ezagun-ezagunak izan barik asko esateko daukan xelebreren bat izan lei.


  Julen


  Xabier Mendiguren <xmendiguren a bildua elkarlanean.com> escribió:
    Orain argiago dago.

    Hor zeure usaimen periodistikoak lagundu behar lizuke. Josune Ariztondo 
    beti da interesgarria, baina igual politika-sailean dabiltzanek izango 
    dute nahiago; Amuriza, Unai Elorriaga, Andres Urrutia edo Mendilibar 
    esaten badugu, seguru asko aspaldi ez dela egina diete elkarrizketa.

    Hortaz, nire aholkua: zeresana eduki bai, baina aspaldi honetan 
    komunikabideetan gutxitxo ateratzen direnak. Irakurle moduan, 
    behintzat, errazago nik horrelako elkarrizketa bat irakurtzea.

    X.

    El 21/07/2005, a las 11:07, Julen Gabiria escribió:

    > Arrazoia, Xabier, lar arin idatzi dot.
    >  
    > Lau alkarrizketa dira, Argiarako. Beraz, euren estiloko alkarrizketa 
    > eta pertsonaiak izan behar dabe, ezagunak, ez derrigorrez euskeraz 
    > hiztun onak baina bai jarduera desberdinetakoak.
    >  
    > Helburua ez da Bizkaiaren ordezkaritza egitea, pasetan dana da Argiak 
    > ikusi dauela apur bat baztarrean daukala Bizkaia (hori esan deustie), 
    > eta horregaitik gura izan dabez lau bizkaitar ezagun.
    >  
    > Aber mezu honetan argiago azaldu dodan...
    >  
    > Julen
    >
    > Xabier Mendiguren escribió:
    > Baina zein da helburua? Bizkaiaren nolabaiteko ordezkaritza aurkeztea
    > elkarrizketa horren bitartez? Ezagunak izatea? Euskaraz hiztun onak?
    > Adin, sexu, jarduera, bizitoki diferentetakoak izatea komeni da?
    >
    > Argibide batzuk Julen, arren.
    >
    > X.
    >
    > El 21/07/2005, a las 10:50, Julen Gabiria escribió:
    >
    > > Inkestakaz hasi garanez, nik be egingo deutsuet bat. Aber ahalik eta
    > > jente gehienek erantzuten dauen, ze behar-beharrezkoa dot.
    > >  
    > > Kontua da lau alkarrizketa egin behar dodazala, lau bizkaitar 
    > ezaguni.
    > > Ze bizkaitar aukeratu, hori nire aukeran itxi dabe.
    > >  
    > > Zuek zeintzuk hartuko zenduezan? Zeintzuren alkarrizketak leiduko
    > > zenduezan gustora? Lau bururatzen ez bajatzuez, bota bat sikieran.
    > >  
    > > Eskerrik asko,
    > >  
    > > Julen
    > >
    > >
    > > Correo Yahoo!
    > > Comprueba qué es nuevo, aquí
    > > http://correo.yahoo.es_______________________________________________
    > > Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak a bildua postaria.com
    > >
    > > http://www.eibar.org/zerrenda
    > >
    > > harpidetza eteteko: eibartarrak-leave a bildua postaria.com
    > _______________________________________________
    > Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak a bildua postaria.com
    >
    > http://www.eibar.org/zerrenda
    >
    > harpidetza eteteko: eibartarrak-leave a bildua postaria.com
    >
    >
    > Correo Yahoo!
    > Comprueba qué es nuevo, aquí
    > http://correo.yahoo.es_______________________________________________
    > Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak a bildua postaria.com
    >
    > http://www.eibar.org/zerrenda
    >
    > harpidetza eteteko: eibartarrak-leave a bildua postaria.com
    _______________________________________________
    Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak a bildua postaria.com

    http://www.eibar.org/zerrenda

    harpidetza eteteko: eibartarrak-leave a bildua postaria.com



------------------------------------------------------------------------------

  Correo Yahoo!
  Comprueba qué es nuevo, aquí
  http://correo.yahoo.es 


------------------------------------------------------------------------------


  _______________________________________________
  Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak a bildua postaria.com

  http://www.eibar.org/zerrenda

  harpidetza eteteko: eibartarrak-leave a bildua postaria.com

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20050721/b98a209e/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago