[eibar] Euskal Jaixa Errioxan

Josu Mendicute supermendikute a bildua hotmail.com
Or, Uzt 22, 11:27:42, CEST 2005


Ieepa danori!
Azken astiotan ez dot idatzi ta oin sartzen naizela, ba eskatzeko izan 
bihar... Kontua da Ustekabekuak nere kanpiñera goiazela jotera, bertan 
Euskal Jaixa dala ta, ta kanpin honetakuek ba ideia haundirik ez dake eta 
nere esku laga dabe egun honen antolatza.
Euskal Jaixa uztaillan 30ian izango da, zapatua.
Momentuz egongo dira:
-Ustekabe kanpin osua girotzen.
-Pintxo lehiaketa, Donostiko jendia pozik gelditzeko.
-Makallau lehiaketa, pil-pil eran.
-Gorriti eta bere abereak, 16.00etan.
-Agian Alboka jotzen daben ume batek kontzertutxo bat eskeiniko dau.
-Agian soinujoleak.

Sagardo kupelia ahalegindu naiz lortzen baña oso berandu da. Norbaitek 
ezagutzen dau hain denbora gutxitan nundik lortu leiken?
600 euro inguru geratzen jataz, eta denboraz oso-oso larri nabil 
kontrataziñuak eitxeko. Okurritzen jatzuzenak bota, baña kontutan euki 
Euskal Jaixa pixkat "a la Bilbaína" (errespetu guztiakin bilbotar 
euskaldunei) dala, izan be jende asko erdalduna da bertan.
Ba hori, zuen ideiak espero ditxudala.
Ondo segi!!!!!!!!!!

Josu.











JOSU MENDICUTE
supermendikute a bildua hotmail.com





Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago