[eibar] Tagzania, CodeSyntax-en inbento berria

Julen Gabiria julengabiria a bildua yahoo.es
Or, Uzt 29, 09:14:52, CEST 2005


Sekulakoa inbentoa da, Luistxo.
 
Bueno, Luistxok badaki sekulako inbentoa dala: nik beste guztiei abisau gura deutsuet (gehienok gaur hartuko dozuez oporrak, eta joan baino lehen), CodeSyntaxetik inongo komisinorik jaso barik, Tagzania bonbazo bat dala.
 
Luistxoren azpiko mezu honek baino, beste honek konbentzidu nau gehiago:
http://www.eibar.org/blogak/luistxo/eu/406
Leidu, eta igual zuon Tagzania sortzeko gogoa etorriko jatzue, niri etorri jatan moduan.
 
Atzo gabean erregistrau eta, ezin nebanez lorik egin, gogoko leku batzuk sartzen hasi nintzen munduko mapa horretan. Esate baterako, sartu neban lehenengoa Veneziako San Marco plaza izan zan:
http://www.tagzania.com/item/2326?map=1
 
Eta gero Irlandako gida osotzen hasi nintzan, apurka-apurka (oindino piloa falta jat), inork udan hara joan gura badau...
http://www.tagzania.com/user/julen/irlanda?map=1
 
Asike, atzo gabean, lorik egin ezinda nengoalako joan nintzan ordenadorera, eta ordenadorean ibili ostean lorik egin ezinda geratu nintzan, emozinoaren emozinoaz.
 
Benetan, zorionak CodeSyntax, artistak zarie.
 
Portzierto, Bloglinesek euren kamixetak atara ebazan. Nozko Tagzaniaren kamixetak?
 
Julen
 


Luistxo Fernandez <luistxo a bildua eibar.org> escribió:

Eibartarrak zerrendatik apur bat, hiru lagun elkartu, eta enpresa sortzera 
ausartu ginen. 2000. urtean sortu zen CodeSyntax. Zerrenda honekin eta 
Eibar.org-ekin egin dugu gauza gehiago harrezkero, Aurki.com edo blogen 
azpiegitura, adibidez. Ezagutzen gaituzue gehienok.
http://www.codesyntax.com

Ba, hara, gure enpresaren ibilbideko proiekturik garrantzitsuena eta 
anbiziosoena jarri genuen sarean herenegun gauez: 
Tagzania.

http://www.tagzania.com

Del.icio.us ezagutzen eta erabiltzen dutenek erraz 
ulertuko dutela espero dute. URL kokapenak bakarik, munduko tokien 
kokapenak gorde eta etiketatu. Ez baduzue del.icio.us ezagutzen, puff, 
gaitza esplikatzeko.

Norberak mapak egin eta gordetzeko tresna bat da, oinarrian Google Maps 
dagoelarik irudiak ematen. Baina datuak, datuak ez dira Googlerenak, 
erabiltzaileek ematen dituztenak baizik.

Horra, zer kargatu duten askoren artean madrid terminoarekin:
http://www.tagzania.com/tag/madrid

Edo Alemaniako lagun batek herrialde hartako instalazio nuklearrak nola 
mapeatu dituen:
http://www.tagzania.com/user/alexander/nuclear+germany

Klikatzen baduzue, esango duzue... hor ez dago maparik! Bueno, klik bat 
harantzago map ikusmiran aurkituko duzue. Orri azpietan RSS zeinu laranja 
ere bai, gehikuntza guztiak, erabiltzaile eta etiketa guztien arabera 
sindikatzen baitira XML jario gisa.

Oraingoz, ingelesez bakarrik. Baina laster euskaraz ere izango dela espero 
dugu.

Ideia ona da Tagzania, uste dugunez. Erreakzio positiboak ari gara jasotzen 
blogosferan. Inork ez du munduan 
egin guk baino lehenago. Baina horrek ez du esan nahi inork pentsatu ez 
duenik. Dozenaka lagunek pentsatu dute, eta dozenaka lagun ari dira 
antzekoak egin guran. Asko Silicon Valleyn, hemen baino teknologia, 
sinergia, talentu eta diru gehiago dagoen tokian.

Aukera bakarra dugu: erabiltzaileak lortu, azkarrenak izan, marketing 
birala (ahoz ahokoa). Zuek (zuek ere bai) zarete bidea.

Luistxo 

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak a bildua postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: eibartarrak-leave a bildua postaria.com

		
---------------------------------

Correo Yahoo!
Comprueba qué es nuevo, aquí
http://correo.yahoo.es
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20050729/449328c5/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago