[eibar] Turismoa sustatuz

Gari Araolaza gari a bildua eibar.org
Or, Uzt 29, 09:18:32, CEST 2005


Nik uste dot gure turismo sustapen kanpainak egiteko modu oso efektiboa 
litzatekela "Guerrilla marketing" esaten zaiona erabiltzea.

Zer den "Gerrilla marketing" hau?  Ba, Interneten nabigatu eta han eta 
hemen guri buruzko informazioak uztea, eta besteak ere horretara 
bultzatzea, modu atomizatuan, amu txikiak utzita.

Sardinazale amorratu batek adibidez, hori egin digu. Donostian ibili da 
jotasu pintxoak eta txakolina probatzen, eta demaseko propaganda egin 
digu. Orri horiek irakurtzen dituen edonori sortzen zaio gurera 
etortzeko gogo ikaragarria.

http://inpraiseofsardines.typepad.com/blogs/2005/07/san_sebastin_in.html

Lastima, orain Amatiņo ez dagoela lan horietan. Izango "ahal" dute honen 
berri Turismoko arduradunek?

Gari



Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago