[eibar] Tagzania, CodeSyntax-en inbento berria

Luistxo Fernandez luistxo a bildua eibar.org
Or, Uzt 29, 10:07:32, CEST 2005


Julen:

>Igorrek:
>"Beraz, nire galderia da (batez be C&Skuendako) ea ezauketan dozuen 
>aplikaziņorik edo webgunerik Euskal Herriko mendixak lokalizetako"
>
>Igor, nik webgune hau sarri erabilten dot:
><http://em.luberri.net/index.php>http://em.luberri.net/index.php
>Bertan erregistrauta dagozan mendi guztien (ez gitxi) koordenadak emoten 
>dauz, pentsetan dot horrek balioko deutsula Tagzanian mendiok kokatzeko.

Luberriko Koordenatuak UTM dira,
UTM: Y.4758168 X.577028

ez dira Tagzaniaren modeloa... Guk (Google Maps-ek hala egiten duelako) 
WGS84 geozentrikoak darabilzkigu.

Nola konbertitu batetik bestera? Horra etxeko lana oporretan Igor 
Leturiarentzat: sortu javascript formulario bat, guk 
http://www.tagzania.com/post orrian duguna bezalakoa (latitude kardinal 
tradizionalak dezimal bihurtzeko), UTM datuak lat-lon dezimal bihurtzeko.

Pista batzuk. Gipuzkoako http://b5m.gipuzkoa.net bilatzailean mapa bat 
aurkituta, aldameneko menuan Koordenatuak aukeratu, eta klikatu puntu bat, 
sorta guztia emango dizu. Adibidez,
Aizarnazabalgo Basakaitz ikastetxea...
http://b5m.gipuzkoa.net/url5000_b/?id=D_347&lengua=1

Ba ikastetxe horren datuak hauek dira:

ED50 koordenatuak:
30 UTM:
X=562027 m
Y=4789737 m
altitudea=55 m
geografikoak:
longitudea:-2 14 9
latitudea:43 15 25.5
altitudea=55 m

WGS84 koordenatuak:
geozentrikoak:
X=4649040 m
Y=-181615 m
Z=4348331 m
geografikoak:
longitudea:-2 14 13.6
latitudea:43 15 21.6
altitudea=105 m

Hemen info gehiago dago: http://www.carabus.co.uk/jscalculators.html
eta konbertsore bat ere bai, baina gauza arraroak egiten ditu, eta gainera 
UTM datuak sartuz gero, 30 zenbakiaz gain, letra bat ere eskatzen du, eta 
ez dakit Euskal Herriari zer dagokion...

Tira, ezinezko oporretako lana...

>
>Igorrenaren haritik, nire galdera: zuk Tagzanian leku bat marketan badozu, 
>leku horren koordenadak lortzen dozuz; baina alderantziz be egin leike? 
>hau da, mapara joan beharrean, direktamente koordenadak sartu eta marka 
>hori agertuko zan?


Errejistratutako erabiltzaileek bai: goiko menuko aukera nagusietan POST 
daukazu:
Hona zoaz: http://www.tagzania.com/post
eta hor daukazu GO TO POINT latitude eta longitudeak sartzeko
Laster euskeraz, espero dugu.

Kamisetaren inguruan. Prest daukat modeloa, aurrean Tagzania, bere letra 
zuri-beltz-anaranjatuekin eta bizkarrean, puntu-txintxeta gorri haundi bat.
Inspirazioa, tipo honek eman digu: 
http://www.juliangallo.com.ar/2005/07/google-maps-en-el-mundo-real.html

etorriko da kamiseta, seguro

Luistxo




Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago