[eibar] FW: Porque la muerte y la tortura no es arte ni cultura

Serafin Basauri serafinb a bildua eibar.org
Ost, Mar 15, 15:42:19, CET 2006


Bikain Oier!

Serafin

Oier Araolaza(e)k dio:
>
>
> Niretzat kontua ez da zezenketak artea eta kultura diren ala ez. 
> Arteaz eta kulturaz egiten dugun definizioaren araberakoa izango da 
> hori, eta ziur aski, definizio askotan izango dute kabida. Baina artea 
> eta kultura izateak ez du saihesten basakeria eta animalien aurkako 
> tratu txar izatetik, eta beraz, ez dakit debekatu, baina gutxienez 
> erakunde publikoetatik ez lirateke sustatu eta lagundu beharko. Oso 
> kuriosoa da urte gutxitan animalien sufrimendua oinarri zuten hainbat 
> jai eta ospakizun debekatu egin direla, eta zezenketak, ez debekatu 
> baizik eta gainera denok diruz laguntzen ditugula. Adibidez, 
> Lekeitioko antzarretan dagoeneko ez dira antzarrak bizirik erabiltzen. 
> Gipuzkoako zenbait herritan orain gutxi arte oilasko-jokoa izaten zen 
> jaietako ospakizun nagusietako bat, eta gaur egun debekatuta dago. 
> Debekuak debeku, nik aurten bertan oilasko-joko bat ikusteko aukera 
> izan dut, isilpean ospatzen diren horietako bat, eta jai oso polita 
> iruditu zitzaidan. Baserrian oilasko bat akatzen ikusi duenarentzat, 
> oilasko jokoari ez dio inolako krudelkeria zantzurik antzematen, baina 
> nik ulertzen dut gaur egun animalien sufrimendua ez dugula normalean 
> begi aurrean ikusi nahi, eta oilaskoei ezpata batekin lepoa mozten 
> ibiltzea festa egiteko ez dela batere txukuna. Beraz, ondo iruditzen 
> zait Udalak ez parte hartzea oilasko-jokoaren antolaketan, baina 
> oraindik gehiago gertatu da, Jaurlaritzak debekatu egin baititu 
> oilasko-jokoak.
>
> Zezenketekin ordea ez dago horrelako arazorik. Ez debekatzeaz gain 
> diruz-laguntzen dira. Eta Eibar dugu horren adibide. Aurten bertan 
> prentsa arrosako bi pertsonaia (Jesulin de Ubrike eta Ortega Cano) 
> etorriko omen dira animaliak torturatzen duten "artea" erakustera, eta 
> postura egingo nuke, eibartar guztiok (plazara joango direnek eta 
> joango ez garenok) lagunduko dugula ordaintzen basakeria artistiko 
> hori. Eta hori bai iruditzen zait salatzekoa dela. Gainera etorkizun 
> latza dugu Eibarren zezenketa kontuekin. Alkatearen idazkari berria 
> nor eta Eibarko Zezenzaleen peņako presidentea da. Ez izan zalantzarik 
> inoiz baino gehiago inbertituko dela datozen urteotan "Artean eta 
> Kulturan".
>
> oier.
> ------------------------------------------------------------------------
>
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak a bildua postaria.com
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: eibartarrak-leave a bildua postaria.com
>   





Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago