[eibar] Irlanda, ametsen oilanda

Amatiño lamatino a bildua euskalnet.net
Iga, Api 1, 21:26:46, CEST 2007


	Hogeitaka urte luze dira ni Belfasten egon nintzela, irlandar gatazkaz
jabetu beharraren beharrez. Zelan ba ganorazko euskal kazetaria izatera
iritsi Ipar Irlanda bertatik bertara ezagutzeke? Ipar Irlanda... euskal
ametsen oilanda. Izan ere, hogei urte ezezik, berrogei baino gehiago
daramatzagu euskaldunok Ipar Irlanda eredutzat hartzen eta bere bidea gure
xedea ote den elkar konbentzitzen. Baina ustea ez da jakitea. Omen garen
bezain argiak izanik nekez ulertu ahal da zer dela-eta orain arte ez garen
konturatu Ipar Irlanda, ezer izatekotan, ez dela Euskal Herria, Nafarroa
baizik.

	Bagenekien, bai, noizbait bakeak etorri behar zuena, baina sekula ez
genukeen gero pentsatuko hainbeste abangoardia, iraultza eta borrokaren
bueltan, Nafarroaren autodeterminazioa UPNren eskutan geratuko zenik eta,
erdipurdiko autonomia urria abian jartzeko, Batasunak –goardia zibilari men
egiteaz gainera– UPNrekin gobernua osatzen amaitu beharko zukeenik. Eta
dena, saldo prezioan, 3.500 hildakoren truke.

	Baina, hori bai, Gerry Adams-en zaleak iraultzaile hutsak dira, noski, eta
beste guztiak zipaioak edo traidoreak baino ez.

	Amatiño
      Argia




Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago