[eibar] KORRIKA TXINAN

bd sd kalamua2000 a bildua yahoo.es
Al, Api 2, 07:44:51, CEST 2007


Alex Arriolak dio :
   
  Azkenian zapatu hontan ein genduan KORRIKA !
   
  Danetarik pasau zan, hasteko pentsau Txino guztixek zelako aurpegixekin begiratzen zeben galtz motzekin alkartu ziran 20 atzerritarrak ikusi ta gero, beraien pankarta ta guzti; danek gurekin argazkixak ataratzen hasi ziran.
   
  Gerokua oindiokan hobiagua izan zan, badakizue Txina herri demokratikua izateko bidia eitzen badabil be, oindiokan asko falta jake helburu hori lortzeko, ba zer ein ez zekizela geldittu ziran gu pankarta batekin, Shanghai-ko kale printzipalenetik orruak eitzen ikustian. Tibet-erako independentzia eskatzen edo antzeko zeozer eitzen gebizela uste zeben !! lau polizia beraien motorretan gure atzetik jarri ziran ta "manifa" horren zergatixak jakin nahi zittuzten, pentsau Shanghai-ko polizia bati KORRIKA ze dan esplikatzia zaila dan ala    ez ! Gurekin etorri zan TV3-ko erreportari Katalan batek batek dana grabau zeban ta ETB-ra bidali, zapatu gabian agertu ginan danok telebistan, espero dot zerrendako norbaitek gu ikustia.
   
  YouTube-n be aukeria badao bidixua ikusteko : ( http://www.youtube.com/watch?v=p1AzuKi5xqE)
   
  Azkenian konpondu zan dana ta aurrera jarraittu genduan eguna Euskal Etxian bazkari batekin amaituta.
   
  Arrakasta haundiko KORRIKA ein genduana, hurrengo urtian ein biharrekua prestatzen hasi gara jada, badirudi " Gran Muralla "-n eitzeko aukera asko daozela.
   
  Bueno, bi aste barru Eibarren izango naiz, nahiz ta oso gustora ibili hamendik badittut goguak be herrixa ikusteko. Laisterarte.
   
  Alex.

 		
---------------------------------

LLama Gratis a cualquier PC del Mundo.
Llamadas a fijos y móviles desde 1 céntimo por minuto.
http://es.voice.yahoo.com
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20070402/ad335da7/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago