[eibar] Marrak Tagzanian / Durangoko tonak

Luistxo Fernandez luistxo a bildua eibar.org
Al, Api 2, 12:59:29, CEST 2007


Tagzanian nobedade txiki bat, marrak, bideak marrazteko aukera

1. Ibilbide bat egin daiteke, Enekok asteburuan korritutako maratoia bezala
http://eibar.org/blogak/prospektiba/542
http://www.tagzania.com/route/45594

2. Podometro moduan ere erabili daiteke, marrazten duzunak zenbat neurtzen duen esaten dizu eta (kilometro edo miliatan, hobespenetan aukeratzen duzun unitate sistemaren arabera)

3. Ibilbide bat ez den marra motak ere marraztu daitezke. Adibidez, fronte lerro bat
http://www.tagzania.com/route/46045 1937ko udaberriko Mola eta Francoren ofentsiba hasi aurretik marra...

4. Zehatz esanda, ez dago arearik egiterik oraingoz, baina gutxi gora behera, hasiera eta amaiera puntu beretsuko marra bat eginda, area bat lortzen duzu. Adibidez, Gernikan suntsitutako eremu urbanoa 1937an, http://www.tagzania.com/route/46095

Gerrako gauza batzuk markatu ditut hor. Horren harira, Durangoko bonbardaketaz prentsan irakurri dudan datu bat ezin sinestuta nabil, 15.000 tona bonba bota zituztela. Ezinezkoa, kiloak izan behar dute. http://eibar.org/blogak/luistxo/durangoko-bonbardaketa

Luistxo




Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago