[eibar] KORRIKA TXINAN

Zaloa Etxaniz zetxaniz a bildua codesyntax.com
Al, Api 2, 13:13:49, CEST 2007


Primeran Alex! kronika politxa!
Youtuben ikusi dot bidixua! zure bila ibili naiz baña ez zaitxut 
lokalizau, ze pena!

Gorantziak Eibartik,

Zaloa

> Alex Arriolak dio :
>  
> Azkenian zapatu hontan ein genduan KORRIKA !
>  
> Danetarik pasau zan, hasteko pentsau Txino guztixek zelako 
> aurpegixekin begiratzen zeben galtz motzekin alkartu ziran 20 
> atzerritarrak ikusi ta gero, beraien pankarta ta guzti; danek gurekin 
> argazkixak ataratzen hasi ziran.
>  
> Gerokua oindiokan hobiagua izan zan, badakizue Txina herri 
> demokratikua izateko bidia eitzen badabil be, oindiokan asko falta 
> jake helburu hori lortzeko, ba zer ein ez zekizela geldittu ziran gu 
> pankarta batekin, Shanghai-ko kale printzipalenetik orruak eitzen 
> ikustian. Tibet-erako independentzia eskatzen edo antzeko zeozer 
> eitzen gebizela uste zeben !! lau polizia beraien motorretan gure 
> atzetik jarri ziran ta "manifa" horren zergatixak jakin nahi 
> zittuzten, pentsau Shanghai-ko polizia bati KORRIKA ze dan esplikatzia 
> zaila dan ala    ez ! Gurekin etorri zan TV3-ko erreportari Katalan 
> batek batek dana grabau zeban ta ETB-ra bidali, zapatu gabian agertu 
> ginan danok telebistan, espero dot zerrendako norbaitek gu ikustia.
>  
> YouTube-n be aukeria badao bidixua ikusteko : ( 
> http://www.youtube.com/watch?v=p1AzuKi5xqE)
>  
> Azkenian konpondu zan dana ta aurrera jarraittu genduan eguna Euskal 
> Etxian bazkari batekin amaituta.
>  
> Arrakasta haundiko KORRIKA ein genduana, hurrengo urtian ein 
> biharrekua prestatzen hasi gara jada, badirudi " Gran Muralla "-n 
> eitzeko aukera asko daozela.
>  
> Bueno, bi aste barru Eibarren izango naiz, nahiz ta oso gustora ibili 
> hamendik badittut goguak be herrixa ikusteko. Laisterarte.
>  
> Alex.
>
> ------------------------------------------------------------------------
>
> LLama Gratis a cualquier PC del Mundo.
> Llamadas a fijos y móviles desde 1 céntimo por minuto.
> http://es.voice.yahoo.com 
> <http://us.rd.yahoo.com/mail/es/tagline/messenger/*http://es.voice.yahoo.com/> 
>
>
>------------------------------------------------------------------------
>
>_______________________________________________
>Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak a bildua postaria.com
>
>http://www.eibar.org/zerrenda
>
>harpidetza eteteko: eibartarrak-leave a bildua postaria.com
>





Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago