[eibar] Irlanda, ametsen oilanda

Amatiņo amatino a bildua eaj-pnv.com
As, Api 3, 12:26:02, CEST 2007


Trebi:

Hasteko, Ulsterren hartutako erabakixak bakea ekarri jok eta ondo daok. Uste
juat hango eta hamengo kasuak diferentiak dirala baiņa, halandabe, sarri
Irlanda hartzen dogunez eredutzat, nik normalian erabiltzen ez diran
konparaziņuak egin nahi izan jittuat. 

Egixa dok Ulsterren abertzale irlandarrak hauteskundiak irabazten dittuen
egunian Eireaz batera alkartzerik izango dabela. Baiņa, horretarako 3.500
hildako bihar ete jittuen? Bape hildakorik barik be, hauteskundiak
irabaziezkero... Bestalde, abertzale nafarrak oin dala 30 urte jakek EAEko
hiru lurraldieaz alkartzeko eskubide berberori... hauteskundiak
irabaziezkero. Zertarako, orduan, milla hildako? Horrez gaiņera, irlandarrak
oin lortu dabena ez badok tontakerixia, zergaittik hartu izan jittuek
tontakerixatzat Gernikako Estatutua, Konstituziņo espaņola eta LORAFNA?

Ulsterrena "erdipurdiko autonomia urria" dala idatzi najuan. Dana relatibua
dok, baiņa benetan urrixa Nafarroako autonomixa maillan aldian.

Ulsterreko polizia ez dala "guardia zibilla" diņok hik... Ertzaintza izaten
amaittu leikiala... Zertan amaittuko dan ez jakixagu, baina imajinatzen dok
hik oin dala 25 urte Ertzaintzan lehen promoziņuari ekin biharrian Eusko
Jaurlaritzak guardia zibillen edo polizia nazionalen jestiņuaz arduratu izan
baleu? Zer esango ete juen oin Irlandako erabagixa eredutzat jartzen
dabenak? 

Ulsterreko polizia "unionisten" polizia zuan ointsu arte, eta IRAk polizia
horretako 300 lagun hil jittuk. Ulsterreko polizian pareko, Nafarroan, ez
dittuk trafikoko foralak, guardia zibilla edo polizia nazionala baiņo.
Horregaittik kostau jakok Sinn Fein-i horrenbeste polizia hori onartzia
(batzuk esan juek "makurtzia").

Amatiņo



-----Mensaje original-----
De: eibartarrak-bounces a bildua postaria.com
[mailto:eibartarrak-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Imanol Trebiņo
Enviado el: lunes, 02 de abril de 2007 13:03
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: Re: [eibar] Irlanda, ametsen oilanda

        Amatinok:- Bagenekien, bai, noizbait bakeak etorri behar zuena,
baina sekula ez genukeen gero pentsatuko hainbeste abangoardia, iraultza eta
borrokaren bueltan, Nafarroaren autodeterminazioa UPNren eskutan geratuko
zenik

    Trebik:> Nafarroako-Ulsterreko autoderminazioa "UPN"ren esku... edo "Sin
Fin"erenean (zuek jakingozue nola idazten dan), hauteskundeak irabaziz
gero... ez da tontakerixa.

     Ak:- eta, erdipurdiko autonomia urria...

    Tk:> "autonomia urria", autodeterminaziņo eskubideaz, ez da automia
urrixa.

     Ak:- abian jartzeko, Batasunak "goardia zibilari men egiteaz"...

    It:> "Guardia Zibilari" ez, Ertzantzari, euren agindupean gelditu leiken
Ertzaintzari. Ez da iguala.
 


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak a bildua postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: eibartarrak-leave a bildua postaria.com




Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago