[eibar] Marrak Tagzanian / Durangoko tonak

Josu Mendicute josumendicute a bildua gmail.com
Ost, Api 4, 00:43:58, CEST 2007


Pasa den astean proba batzuk egin nituen eta gustatu zitzaidan, oso
erabilgarria.
Josu.



2007/4/2, Luistxo Fernandez <luistxo a bildua eibar.org>:
>
>
> Tagzanian nobedade txiki bat, marrak, bideak marrazteko aukera
>
> 1. Ibilbide bat egin daiteke, Enekok asteburuan korritutako maratoia
> bezala
> http://eibar.org/blogak/prospektiba/542
> http://www.tagzania.com/route/45594
>
> 2. Podometro moduan ere erabili daiteke, marrazten duzunak zenbat neurtzen
> duen esaten dizu eta (kilometro edo miliatan, hobespenetan aukeratzen duzun
> unitate sistemaren arabera)
>
> 3. Ibilbide bat ez den marra motak ere marraztu daitezke. Adibidez, fronte
> lerro bat
> http://www.tagzania.com/route/46045 1937ko udaberriko Mola eta Francoren
> ofentsiba hasi aurretik marra...
>
> 4. Zehatz esanda, ez dago arearik egiterik oraingoz, baina gutxi gora
> behera, hasiera eta amaiera puntu beretsuko marra bat eginda, area bat
> lortzen duzu. Adibidez, Gernikan suntsitutako eremu urbanoa 1937an,
> http://www.tagzania.com/route/46095
>
> Gerrako gauza batzuk markatu ditut hor. Horren harira, Durangoko
> bonbardaketaz prentsan irakurri dudan datu bat ezin sinestuta nabil,
> 15.000 tona bonba bota zituztela. Ezinezkoa, kiloak izan behar dute.
> http://eibar.org/blogak/luistxo/durangoko-bonbardaketa
>
> Luistxo
>
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak a bildua postaria.com
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: eibartarrak-leave a bildua postaria.com
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20070404/6447a10c/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago