[eibar] Gure zibilizazioa Erroma baino lehen

mitxel msarasketa a bildua euskalnet.net
Or, Api 6, 23:41:31, CEST 2007


Egunotan Getxon karpa bat jarri dute erakusketa batekin eta iragarkiak 
nonahi: "Gure zibilizazioa Errroma baino lehen: Iberoak"
Kuriosidadea piztu dit, EAJ-PNV hauteskunde programan kulturaz diotena 
irakurtzeko, baina ez dut interneten topatu.
Imanol Landa EAJren alkategaiaren blogean iruzkin bat egin dut honetaz 
Aberrri Egunari buruz duen sarreran: /"Euskotarren Aberria Euzkadi da", 
lelo horretan adierazten da argi eta garbi zein den gure abiapuntua eta 
zein gure helburua. Ez da gehiago esan behar (...). /Baina oraingoz ez 
da agertu. Dirudienez filtroa pasa behar du lehenago.
Aberri Egunean Bilbora joango dira jeltzaleak, eta Getxoztar batzuk egun 
horretan "Gure zibilizazioa Erroma baino lehen" zelakoa zen ikusten 
izango dira. Getxoko kultur eskaintza paregabe hori. Horrela gabiltza.
Mitxel
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20070406/bbd4e308/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago