[eibar] Ikurrinak Aste Santuan, turistentzako

Imanol Trebiņo trebi.arte a bildua euskalnet.net
Al, Api 9, 23:13:57, CEST 2007


    Azkenengo egunotan Bermio eta Bakio aldetik ibili naiz turista moduan, inguruetatik gehixago herrixetatik baino. Baserri askotan ikurrinak. Orduantxe akordatu naiz, aiba! Aberri Eguna!

    Armintza, Matxitxako, Gaztelugatxe... nahiko turista ikusten zan, euskaldunak eta kanpotarrak. Gehixenok ez zeben espero (edo bai?) espektakulu hori, baina ikurrin horrek zeozer be esango zetsen.

    Aberri Egunean ikurrinak ateratzia pentsatu zebanak beste asmo batez egin zeban, orduan turismoan kontua ez zan gaur egunekoa (eta Hego E.H.an daguana batere zerikusirik Ipar E.H.an daguenakin), baina gaur egun, besteak beste, Euskal Herriko eskaparatearen beste zati bat dira.

    Lehengo arrazoiengatik, eta oraingo arrazoiengatik, baina nahixago dot trapu horrek paisajian ikustea.

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/eibartarrak/attachments/20070409/d5fb6d8a/attachment.html>


Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago