[eibar] Eli Galdosen omenetan

Amatiņo lamatino a bildua euskalnet.net
As, Api 10, 08:10:46, CEST 2007


	Jende asko bilduko da gaur, Oņatin, Eli Galdosen hiletan. Izan ere, Eli
Galdosek bete-betean ordezkatzen zuen euskal  politika abertzalearen bi
aurpegietako bat.

	Gazte jendeak beti ere gogoan ez duen arren, orain 30 urte euskal
abertzaletasuna bitan zatitu zen. Batzuek erabaki zuten Espainiako
demokrazia berri hura ez zela  nahiko; ez zuela hauteskundeetan parte
hartzerik merezi;  Gernikako Estatutua kalterako baino ez zela; aukerarik
onena, berriz, gatazka eta, zer gerta ere, ETA guztiaren abangoardia.

	Eli Galdosek eta beste hainbatek erabaki zuten, ostera,  demokrazia eskas
hartan jokatu beharra zegoela; abertzaletasunaren  indarrak hauteskundeetan
neurtu behar zirela; Estatutua zitekeen baliapiderik egokiena izaki,
herrigintzak erakunde propioak behar zituela eta,  benetako abangoardia,
hiritarron hitza besterik ez.

	Geroztik, Eli Galdosek gizartea erakundetzeari ekin zion, Oņatiko alkate,
Eusko Jaurlaritzaren sailburuorde, Gipuzkoako ahaldun nagusi nahiz Euzko
Alderdi Jeltzalearen burukide gisa. Euskarazko herri-aldizkariak suspertzen
aitzindari izan zen, Ertzaintzaren lehen promozioak eragin zituen, eta
Leitzarango autopista zein Euskaltzaindiaren finantziazio publikoa errotik
defenditu.

	Eli Galdos ez zen esne-berbetan galdu. Helburuak aldarrikatu ezezik,
baliapide egokiak bideratzen ahalegindu zen eta lortu beharreko emaitzak
lortzen asmatu. Hori da politika... politikagintza alegia. Auskalo gero
beste guztia zer denĄ

	Amatiņo
	Goiz Kronika
	Euskadi Irratia
	2007-04-10




Eibartarrak posta zerrendari buruzko informazio gehiago